Bilbao Live Festival

Bilbao LiveUztailaren 13, 14 eta 15ean (hau da, gaur bihar eta etzi) ospatuko den musika jaialdia dugu Bilbao Live Festival. Hau, jakina, Bilbon ospatuko da, Kobetamendin, hain zuzen ere.

Musika oso ezberdina jotzen duten talde ugarik osatzen dute jaialdiaren lehenengo edizioko kartela, ezagunenen artean Deftones, Placebo, Guns ‘n’ Roses, Andres Calamaro edota Pretenders daudelarik. Baina jaialdian ez zaie kanpoko taldeei soilik lekua egin, Gatibu talde euskalduna ere, adibidez, bertan izango da. Dena den, talde hauen kontzertuak ez dira jaialdian musikaz gozatzeko bide bakarrak izango, DJak egongo diren hiru karpa ere antolatu baitira techno musika edo pop musika gustuko dutenentzat.

Gainera, Kobetamendin, erlaxatzeko gune bat, merkatuak (diskografikoa eta modakoa), 2 VIP zona, bazkaltzeko 6 karpa eta hainbat ekintza ezberdin antolatu dira.

Sarrerei dagokienez, alde batetik, jaialdiaren hiru egunetan Kobetamendin egon nahi dutenek hiru eguneko bonoa eros dezakete; horrela, han bertan kanpatzeko eskubidea izanik. Bestalde, egun bakarra pasatzeko asmoa dutenek egun bakar baterako sarrera erosteko aukera izango dute.

Garraio aldetik, eremura iristeko bide bakarrak organizazioak antolatu dituen eta dohain izango diren autobusak edota ordaindu beharreko taxiak hartuz izango dira. Horrela, kotxeak eremura gerturatzeko autobusak hartzen diren leku berean, San Mames zelaiaren atzealdean dagoen erakustazokan, utzi ahal izango dira 3€ ordainduz.

Informazio gehiago nahi izanez gero, klikatu hemen (jaialdiaren webgune ofiziala).

Ea zuetariko norbait animatzen den eta elkar ikusten dugun Bilbon! 😉

Comments { 0 }

Nazioarteko Egunak

Nazio Batuen Erakundea Aste Santuko oporrak hasi baino lehen, apirilaren 7an, azkeneko egunean hain zuzen ere, ikastolarantz abiatu aurretik irratia piztuta zegoen eta Osasunaren Eguna zela entzun nuen. Horren ondorioz, pentsatzen hasi nintzen, aurretik entzunda bainituen Bakearen Eguna (irailaren 21ean), IHESAren Kontrako Borrokaren Eguna (abenduaren 1ean), Uraren Eguna (martxoaren 22an), Liburuaren Eguna ( apirilaren 23an) eta abar bazirela, baina nire jakin-mina asetzeko, interneten miatzen ibili naiz eta hara non aurkitu dudan, nire lilurapenerako, Abiazio Zibilaren Nazioarteko Eguna existitzen dela! Baina ez hori bakarrik, Dibertsitate Biologikoaren Nazioarteko Eguna ere badagoela jakin dut! Eta horrela beste hamaika adibide gehiagorekin… Ez al da guztiz bitxia horrelako egunak egotea? Nire aburuz, bai, baina are arraroagoa biztanle gehienok lau bat besterik ez jakitea!

Hemendik aurrera, ezjakintasun hori gainditzeko, hona hemen Nazioarteko edo Munduko Egun batzuen datak (Espainiarako Nazio Batuen Informazio Zentrutik eta NBEtik zuzenean euskaratua) :

URTARRILA

  • Urtarrilaren 27a: Holokaustoko Biktimen Oroipenerako Nazioarteko Eguna

OTSAILA

MARTXOA

  • Martxoaren 8a: Emakumearen Eguna
  • Martxoaren 21a: Arraza Diskriminazioaren Desagerpenaren Aldeko Nazioarteko Eguna
  • Martxoaren 21etik aurrera: Arrazismo eta Arraza Diskriminazioaren Aurka Borrokatzen duten Herriekiko Aste Solidarioa
  • Martxoaren 22a: Uraren Eguna
  • Martxoaren 23a: Meteorologiaren Eguna
  • Martxoaren 24a: Turberkulosiaren Aurkako Eguna
  • Martxoaren 25a: Atxilotutako eta Desagertutako Pertsonenganako Nazioarteko Solidaritate Eguna

APIRILA

  • Apirilaren 7a: Osasunaren Eguna
  • Apirilaren 23a: Liburuaren eta Autore Eskubideen Eguna
  • Apirilaren 25a: Paludismoaren Egun Afrikarra
  • Apirilaren 26a: Jabego Intelektualaren Eguna

    MAIATZA

EKAINA

  • Ekainaren 4a: Erasotutatako Ume Errubakuen Nazioarteko Eguna
  • Ekainaren 5a: Ingurugiroaren Eguna
  • Ekainaren 17a: Basamortutzearen eta Lehortearen Kontrako Borroka Eguna
  • Ekainaren 20a: Errefuxiatuaren Eguna
  • Ekainaren 26a: Drogen Erabilpen Desegokiaren Kontrako Nazioarteko Borroka Eguna
  • Ekainaren 26an ere: Tortura Biktimen Aldeko Nazioarteko Eguna
  • *Ekainaren 28a: Gai Harrotasunaren Nazioarteko Eguna

UZTAILA

  • Uztailaren lehenengo larunbata: Kooperatiben Nazioarteko Eguna
  • Uztailaren 11a: Biztanleriaren Eguna

ABUZTUA

  • Abuztuaren 9a: Biztanleria Indigenen Nazioarteko Eguna
  • Abuztuaren 12a: Gazteriaren Nazioarteko Eguna
  • Abuztuaren 23a: Esklabu Merkataritzaren Oroitzapen eta Deuseztearen Nazioarteko Eguna
  • Abuztuaren 31a: Elkartasunaren Nazioarteko Eguna

IRAILA

  • Irailaren 8a: Alfabetatzearen Nazioarteko Eguna
  • Irailaren 16a: Ozono-geruzaren Babesaren aldeko Nazioarteko Eguna
  • Irailaren 21a: Bakearen Aldeko Nazioarteko Eguna
  • Iraileko azken astea: Itsasaldeko Eguna

URRIA

  • Urriaren 1a: Adineko Pertsonen Nazioarteko Eguna
  • Urriaren lehen astelehena: Habitataren Eguna
  • Urriaren 4tik 10era: Espazioaren Astea
  • Urriaren 5a: Irakasleen Eguna
  • Urriaren 9a: Postaren Eguna
  • Urriaren 10a: Buruko Osasunaren Eguna
  • Urriko bigarren asteazkena: Hondamendi Naturalen Murriztapenaren Aldeko Nazioarteko Eguna
  • Urriaren 16a: Elikaduraren Eguna
  • Urriaren 17a: Txirotasuna Errotik Kentzeko Nazioarteko Eguna
  • Urriaren 24a: Nazio Batuen Eguna
  • Urriaren 24a: Garapenari Buruzko Informazioaren Eguna
  • Urriaren 24tik 30era: Armagabetzearen Astea

AZAROA

  • Azaroaren 6a: Gerra eta Gatazka Armatuetan Ingurugiroaren Esplotazioaren Prebentziorako Nazioarteko Eguna
  • Azaroaren 16a: Tolerantziaren Aldeko Nazioarteko Eguna
  • Azaroaren 20a: Afrikako Industrializazioaren Eguna
  • Azaroaren 20a: Umearen Egun Unibertsala
  • Azaroaren 21a: Telebistaren Eguna
  • Azaroaren 25: Emakumeenganako Tratu Txarrak Gaitzesteko Nazioarteko Eguna
  • Azaroaren 29a: Palestinar Herriarekiko Elkartasunaren Nazioarteko Eguna

ABENDUA

*= Ez dira aipatutako web orrialdeetan azaltzen

Bertan ageri diren egunen artean gehienak Mundu Osoko Egunak (egunak bezala aipatzen direnak) edo Nazioarteko Egunak dira; baina zein da bi hauen arteko aldea? Lehenengoek gizarte osoaren mobilizazioa inplikatzen dute, NBEaren aburuz, kausa unibertsal baten alde (ingurugiroa, elikadura, IHESA…). Bigarrenak, aldiz, komunitate internazionalek hartutako erabakietatik datoz, Nazio Batuetako Batzar Orokorrak erabakitakoak dira, alegia.

Interesgarriak dira benetan ondorengo esteka hauek gairen inguruan informazio gehiago nahi baduzue:

  • Erabili.com-en arikulu interesgarri bat dago, non Nazioarteko Egunaren erabilpen zuzena ematen digun.
Comments { 0 }

ELKARRENGANAKO BEGIRUNEA

Elkarrenganako begirunea

BEGIRUNEA konpainiak, afrikar eta euskal kulturen nahasketa bat baino gehiago, bi kulturen partekatzea erakusten duen agerraldi berri bat sortu du. Kalitateko agerraldi intimista eta aldarrikari hori Miarritzeko gaztetxean aurkeztu zuten zuten duela gutxi.

Jakina da helduek isilpean pentsatzen dutena haurrek natural-natural oihukatzen dutela. Jakina da, halaber, Iparraren eta Hegoaren arteko harremanak ez direla beti baketsuak izan. Eta bukatzeko, jakina da nortasun harrotasun soberak ezberdintasuna gaitzestea bultzatzen duela. Aurreiritzi horietatik guztietatik abiatuz, BEGIRUNEA konpainiak dantza, antzerkia eta perkusioa nahasten diteun sorkuntza bat aurkeztu berri du.

Aipaturiko konpainia sei kide gaztez osatua da: bi dantzari, hiru musikari eta teknikari bat. Hiru afrikar eta bi euskaldun. aspalditik dabiltza dantza eta musikaren munduan. Batzuek makila handi dantza ikasten zuten bitartean, besteek sabaar dantza ikasten zuten. Batzuek txalaparta jotzen zuten bitartean, besteek djembearen larruari oihu eginarazten zioten. Bi ibilbide gurutzatu egin dira, eta sortu da bi kulturak nahasteko proiektua.

Bederatzi hilabete entseguak egiten pasa dituzte taldeko kideek. Dantzak ikasi, mezua zorroztu, musika idatzi, argiak osatu, antzerkia landu… Bi haur ezberdinen arteko topaketa kontatzen du ipuinak, modu sinplean. Bakoitzaren harrotasuna dela eta, hasieran ez dute elkar ulertu nahi. Baina laster komunikatzeko tresna berri bat atzeman dute: dantza. Ohartu dira dantza adierazpen molde unibertsala dela eta elementu komunak atzeman daitezkeela hain urruneko diruditen bi kulturen artean. Mezuari dagokionez, mestizaia eta tolerantzia goraipatu nahi dituzte. Eta mezu hau hedatzeko, antzerkia eta dantza nahasi behar izan dituzte.

BEGIRUNEA konpainiak hedatzeko xedea dauka. Euskal Herri osoan ibili nahi lukete. Horrez gain, eskoletan ibili nahi lukete. Konpainiako kide batek dionez “nahi genituzke ordu erdiko prestakuntzak eskaini eskoletan: ordu erdiz afrikar dantza, ordu erdiz euskal dantza, ordu erdiz perkusioa… eta bukaeran gure sorkuntza emanen genuke haurren aitzinean. Biziki hezitzailea litzateke haientzat eta guretzat. Horretarako prestaketa bat behar da, baina lortuko dugu”.

Espero dezagun proiektu sendo horrek behar duen sostengua lortzea. (www.matraka.info/erreportaia)

A) ULERMENA (2 puntu)

      1. Zer aurkeztu berri du BEGIRUNEA konpainiak?
      2. Zer bultzatu nahi du sorkuntza honekin?
      3. Zergatik aukeratu dituzte dantza eta antzerkia?
      4. Ezberdinatasuna gaitzestea ona al da? Zergatik?

B) GAIA ETA LABURPENA (Gehienez 8 lerro) (2 puntu)

C) MOLDATU ESALDIAK (Ondorengoetatik dagokiona aukeratuz: esate baterako, ordea, ondorioz, beraz) (2 puntu)

      1. BEGIRUNEA konpainiaren proiektua oso interesgarria da / Espero dezagun proiektuak behar duen sostengua lortzea.
      2. Dantza adierazpen molde unibertsala da/ Dantzaren bidez urruneko diren bi kulturen arteko elementu komunak adieraz daitezke.
      3. Nortasun harrotasun soberak ezberdintasunak gaitzestea bultzatzen du / BEGIRUNEA konpainiaren lanak elkar ulertzea bultzatzen du.
      4. Komunikatzeko tresna ezberdinak erabiltzen dituzte / Musika, dantza eta antzerkia dira aukeratu dituzten bitartekoak.

D) IDAZLANA (20 lerro) (4 puntu)

Gaia: Elkarrenganako begirunea.

  • Kultura ezberdintasunak eta batak bestea ez ezagutzeak sortzen dituen gatazkak.
  • Ezberdintasunak aberasgarri
  • Zer egin elkar ezagutzeko: testuan agertzen den esperientziaren balorazioa.
Comments { 0 }
-->