Tabakismoaren amaiera: “Impossible is nothing”

Aizu, zigarroaren kea beste aldera botatzea inporta al zaizu? Tankera honetako zenbat eta zenbat galdera entzun ote ditut, hala nola, tabernatan, jatetxetan, kirol instalazio ugaritan… Egia esan, erretzailea ez den pertsona batentzat ez dago bere ondoan dagoen erretzaile baten kea arnastea baino gauza nazkagarriagorik. Eta, noski, zigarrotxoa ea itzali edo ea kea beste nonbaitera bota […]

Comments { 9 }

Software Askea Jakintza Ikastolan

Ikasturte hau berezia izaten ari da Jakintza ikastola osatzen dugun komunitateko kide guztiontzat. Dakizuenez, gure ikastolak software askea erabiltzeko erabakiaren azken urratsa emanez, ikasturte honen hasieratik, ikastolako ordenagailu guztiek software librea baino ez dute. Horrek, pentsa dezakezuenez, bere eragozpenak eta zailtasunak eragin ditu. Hori bai, guztion borondate onarekin aurrera ateratzen ari gara. Nolanahi ere, askotan, […]

Comments { 5 }

Ez zaigu ahaztu – Alberto Barandiaran

Aitortu beharra daukat liburu hau hautatu badut, ez dela aurrez entzuna nuelako edo idazlearen beste ezer ezagutzen nuelako izan, liburutegian topatu nuelako baizik. Portada begietatik sartu zitzaidan, bertan ageri den torturaturiko gizon erdi biluziaren argazkia itzulinguruak saihestuko zituen ikurtzat hartu bainuen. Atzeko azalean zioenak aurrez ondorioztatutakoa ziurtatu zidan. Ez naiz Ez Zaigu Ahaztu aukeratu izanaz damu. […]

Comments { 1 }
-->