Adolfo Muñoz: “Beste politika bat behar dugu, eta hori mobilizazioaren bidez lortuko da”

Azken urte hauetako krisi ekonomikoa dela eta, egoera politiko-sindikala asko aldrebestu da Euskal Herrian nahiz Espainian. Gure jakin-mina aberastu nahian, eta, bide batez, bizi dugun egoera negargarriaz gehiago jakin nahian, Adolfo Muñozekin solasaldi bat izatea pentsatu genuen. ELA sindikatuko idazkari nagusi den aldetik, bere esperientzia zuzenean jaso nahi izan dugu. Adolfo Muñoz oso ezaguna da […]

Comments { 0 }

Martin Garitano: “Bakebidearen abiapuntutzat har dezakegu Aieteko Konferentzia, baina sentsazioa gazi-gozoa da”

Gipuzkoako Ahaldun Nagusia den Martin Garitanorekin genuen hitzartua elkarrizketa, Donostian kokaturiko Aldundiaren Jauregian. XIX. mendean eraikitako jauregiak Batzar Nagusiak eta Aldundia gordetzea zuen xedea. Egun, berriz, bertan Aldundia baino ez da kokatzen, Gipuzkoako botere betearazlea; Batzar Nagusiak,  Gipuzkoako euskal foru lurraldearen legebiltzar eta organo-legegileak Miramonen baitaude. Hala ere, eraikuntzak mantentzen ditu lehenaldian izandako botere eta handitasunaren […]

Comments { 0 }

Kirmen Uribe: “Poesia bizitza da. Bizitza baino gehiago, bizitza eta gehiago.”

Zalantza handirik ez genuen izan elkarrizketatzeko pertsona bat aukeratzeko garaian: Kirmen Uribe. Mussche eta Bilbao-New York-Bilbao liburuen idazlea izan da gure hautua; izan ere, Mussche bere nobela berria irakurri eta landu ondoren, proiektuari amaiera biribila emateko falta zitzaigun ukitua izan zitekeela pentsatu genuen. Ondarruarra da Kirmen Uribe idazlea, Euskal Filologian lizentziaduna eta Literatura Konparatuko graduondoko […]

Comments { 0 }
-->