Irakurri eta oparitu euskaraz

Urtero bezala, aurten ere badatoz Eguberriak eta, eguberriekin batera, opariak egiteko garaia . Hamaika buruhauste sortzen zaizkigu horiek aukeratzeko orduan, eta are gehiago liburuak oparitzea erabakitzen dugunean. Horretan laguntzeko asmoz, euskarazko 100 liburuen zerrenda helarazi digute ordiziarroi Udaleko euskara Zerbitzutik. Bertan ez da jasotzen merkatuan dagoen euskarazko liburuen eskaintza osoa. Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza […]

Comments { 0 }

Sekretuak argitara: Potokumeak lehiaketaren emaitza

Lehenik eta behin, Aitor Sarriegiri eskerrak eman beharrean nago. Iruzkinen arabera, jendearen gustukoa izan da elkarrizketa eta neu ere halaxe geratu naiz azken emaitzarekin. Modu berean, parte hartzaileei zein iruzkin soil bat utzi duzuenei ere eskertzen dizuet egunero iruzkinak begiratzeko beharra sentiarazteagatik; eta, beraz, egin dudan lanarekin are gusturago sentiarazteagatik. Edonola ere, jendea gehiegi busti […]

Comments { 1 }

Euskararen Nazioarteko Eguna

Gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen ari gara urtero bezala. Hizkuntza baten bizitza ezin da egun bakar bateko festaz omendu, ordea. Funtsean, egunero-egunero erabiliz egin diezaiekegu gure hizkuntza eta euskaldunei gorazarre onena. Ez da erraza zenbaitetan, baina hor dago gakoa: egunerokotasunean frogatzen da norberak mintzaira zabaltzearren egiten duen saiakera, ez bakarrik gaurko egunean, baita […]

Comments { 7 }
-->