Arratsaldeko 06:30ak inguruan genuen zita Maiterekin Jakintza Ikastolako ikasle eta Euskaljakintzako hiru partaidek. Euskaljakintza.com webgunea diariovasco.com sariketako finalistetakoa zela jakin bagenekien, eta baita irabazle izan gintezkeela ere, baina sekulakoa da saria jasotzeak eman digun poza! Esan bezala, 06:30 aldera abiatu eta Manu, ikastolako zuzendaria, Tolosan jaso ondoren, Miramongo parke teknologikora joan gara 20:00ak inguruan hastekoa […]
JON URDANGARIN: “Euskarak munduan zehar aurrera egingo duela pentsatzen dut eta espero dut Euskal Herrian ere aurrera egiteaâ€
Nire ikaskide batzuei ez bezala, erraza egin zitzaidan elkarrizketatu behar nuen pertsonarekin, Jon Urdangarinekin, harremanetan jartzea. Izan ere, bere alaba eta nire ahizpa lagunak eta gelakideak dira; beraz, elkarrizketatzeko proposamena onartu ondoren, galderak pasa nizkion. Handik egun batzuetara, telefonoz hitz egin genuen hitzordua finkatzeko. Gehienek Drindots taldeko abeslari bezala ezagutzen badute ere, bere bilakabidean gauza […]
Kirol batzuk beste batzuen azpitik…noiz arte?
 Gaur egun, denok dakigun bezala, bai Espainian eta bai Euskal Herrian ere, bi kirolek agintzen dute besteen gainetik. Espainian, futbolak eta saskibaloiak agintzen dute; Euskal Herrian, aldiz, futbolak eta esku-pilotak. Bien bitartean, beste kirol guztiak, besteak beste, errugbia, eskubaloia eta atletismoa baztertuak izaten dira hainbat arrazoirengatik. Zergatik? Lehenik eta behin, erruaren zati handiena komunikabideek dute. […]
Gaurko hitza
- barra-barra 2022(e)ko irailak 13
- txatxar 2022(e)ko irailak 12
- freskura 2022(e)ko irailak 11
- landur 2022(e)ko irailak 8
- mokofier, moko-fier 2022(e)ko irailak 5
- moko-mokoan 2022(e)ko irailak 2
- aldabera 2022(e)ko irailak 1
euskaljakintza 9
Bilatu euskaljakintzan
Azken tuitak
Follow @euskaljakintza on Twitter
Iruzkin berriak