Euskararen estreinaldia Europan

Euskararen etorkizunerako aurrera pausoa: Azaroaren 16an, Europako Batasuneko Lurralde Batzordeak, elkartearen egoitzan euskararen erabilpena estreinatu zuen, galiziera, katalana eta valentzierarekin batera. Historian zehar, euskararen erabilpena Europako erakundeetan sartzen den lehen aldia da. Lurralde Batzordeen 62. bilkuran gertatu zen hau, eta protagonistak izan ziren Pasquall Maragall , Francisco Camps , Emilio Pérez Touriño (Katalunia, Valentzia eta […]

Comments { 0 }

Nortzuk dira nire ametsean agertu ziren izakiak?

Iepa, guztioi! Gaur gauean izan dudan ametsa nahiko bitxia izan da. Egia esan, ez ditut oso ondo gogoratzen xehetasun guztiak, baina nork gogoratzen edo ulertzen ditu bere begitazioak erabateko ziurtasunez? Nik, behintzat, ez! ” Basoan nenbilen erdi galdurik eta bat-batean izaki oso ezberdin eta arraro xamarrekin egin nuen topo. Baziren batzuk txiki-txikiak zirenak, praka gorrixkekin […]

Comments { 2 }

ANARIREN ZEBRA

Adi, denok!! Anariren azken diska kalean da!!!! Gaur izango da bere azken lana aurkezteko prentsaurrekoa Bilboko Bilborock aretoan, eguerdiko 12:30ean. Bai, azkenean, iritsi da eguna! Anarik gaur aurkeztuko du ZEBRA, doinu eta letra hunkigarriz betea. .. 5 urte igaro dira bere azken lana Habiak (Esan Ozenki Records 2000) plazaratu zuenetik; diska benetan arrakastatsua, kritika ezinhobe […]

Comments { 5 }
-->