Esaldion artean bada zuzena denik?

Lagun arteko eztabaida luzea izan dugu. Esaldion artean bada zuzena denik? Gure herria hain da txikia, ez duela plazarik ere. Gure herria hain da txikia, plazarik ere ez duela . Gure herria hain da txikia ze, plazarik ere ez duela. Euskaltzaindiak dionez, -(e)la atzizkiak ez du lekurik perpaus kontsekutiboetan (EGLU-V, 450.or.), nahiz eta ahozko hizkeran, […]

Comments { 7 }

Gazte etorkinak euskara ikasten

Gaur egun gure artera bizitzera etorri diren etorkin askok jaioterria eta familia atzean utzi behar izan dute. Asko, Euskal Herrira, bizikalitatea hobetzeko asmoz etorri dira. Baina prozesu hau ahalik eta errazena izan dadin, etorkinen integrazioa oso garrantzitsua da. Integrazio hau lortzeko xedez, Irazki elkarte anitzkulturalak euskarak gure gizartean duen garrantzia azpimarratu nahi izan du. Etorkinek […]

Comments { 6 }

RIP taldeari buruzko DVDa kalean!

Goierriko Hitzan asteazkenean azaldutako artikulu bati buruz hitz egin nahi dizuet: Punkaren 25 urteko historia bizia . Niri, egia esan, punka ez zait inoiz gehiegi gustatu; halere, artikulu honek biziki piztu zuen nire interesa. Zergatik? Bada, bertan, nire bi ikasle ohien lanen berri izan nuelako. Batetik, izenburuak hauxe zioen: RIP taldeari buruzko DVDa kaleratu du […]

Comments { 6 }
-->