Gertatzen dena azaltzea oso erraza da, baina ikusten denez, barneratzea ez hainbeste! Batek daki zenbatetan errepikatu dudan arau hau!! Egia esan, azalpena ematen dudanean, denek diote:
– Bale, Maite, erraza da!
Eta hurrengo idazlana edo ariketa zuzentzen ari naizenean, beti pentsatzen dut:
– Ziur gaur ez dudala honelakorik topatuko…
Halere, nahiz eta orokorrean ondo egin, beti azaltzen da bat edo beste…
Beraz, badakit badakizuela , baina ez da gaizki etorriko errepasotxo bat:
Bait partikula, kasu guztietan, aditzari atxikia idatz dadila: bainaiz, baikara, baitoaz, e.a., eta ez bai(t) naiz, bai(t) gara, bai(t) doaz, e.a.
Arau honek duen eragozpenik larriena, bait- aditzari lotzean gertatzen diren letra ezabatzeak edo aldaketak dira.
- bait- + n- = t desagertu bait + naiz > bainaiz
- bait- + h- = t desagertu bait + haiz > baihaiz
- bait- + l- = t desagertu bait + luke > bailuke
- bait- + d- = d desagertu bait + du > baitu
- bait- + g- = k bihurtu bait + gara > baikara
- bait- + z- = -tz- bait + zara > baitzara
Araua osorik irakurri.
Ariketatxo bat egin nahi duzu?
Ea, bada, zein emaitza lortzen duzuen…
Iruzkin berriak