Musika eta poesia Burlatatik Ordiziara

Begiak itxita eta lurrean etzanda entzun genuen aurrekoan poesia. Entzun, ukitu eta dastatu akorde, nota solte eta eskala kromatikoen artean kulunkatzen ziren olerkiak. Beasaingo idazlehiaketan epaile eta aurkezle izan genuen Ekaitz Goikoetxea euskal poesiaz hitz egitera etorriko zitzaigula aipatu zigun Maitek aurrez; ostiral goizean aditu genuena ez zen izan, ordea, hitzaldi bat. Izugarrizko emanaldia izan […]

Comments { 1 }

Orain bai: EGA 07-08 azterketak sarean

Egin du, ba, euria gogotik duela bi urte pasatxo Administrazioko zorioneko (edo zoritxarreko) mezu hura jaso nuenetik, EGAko 07-08 azterketa digitalizatuak saretik erretira nitzan eskatuz. Bada, ibilbideak ibilbide, hementxe ditugu denon eskura azterketa horiek. Zalantzarik gabe, etekin handia aterako genion batek baino gehiagok ezkutuan egon den denbora honetan publiko izan bagenu; gauzak, baina, diren bezalakoak […]

Comments { 0 }

Afiziorik gabeko tradizioa

Ordiziako Klasika (Prueba Villafranca) Ordizian, Gipuzkoan, jokatzen den lineako txirrindularitza proba da eta uztailean ospatzen da, herriko festekin batera. 1922an ospatu zen lehen aldiz, Francisco Sarasola garaile izan zela. Harrezkero, urtero-urtero jokatu da 1936 eta 1937 urteetan izan ezik (Espainiako Gerra Zibila). 2010ekoa 88. edizioa izan zen. Lasterketa ezagun hau Espainiako zaharrena kontsideratzen da eta […]

Comments { 0 }
-->