Gaztelaniaz |
Euskaraz |
---|---|
ABAJO, arriba: | gutxi-asko./ gorabehera. |
ABAJO, de arriba a: | 1.- goitik behera./ zehatz-mehatz. 2.- azpikoz gora irauli (volver de arriba a abajo). |
ABAJO, de culo y cuesta: | maldan behera ibili./ gainbehera etorri. |
ABASTO, dar: | aski eman, nahiko eman. |
ABASTO, dar: | aski eman, nahiko eman. ABC, el: hasi-masiak |
ABIERTA, quedarse con la boca: | harri eta lur, harri eta zur, zur eta lur, sor (eta lor), aho zabalik, harrituta, txundituta, mirestuta gelditu./ mira egon./ adurra dariola./ ahoan gurutze utzi./ musuts utzi.l |
ABIERTO, ver el cielo: | zerua irekita ikusi, adib.: “Jon aurkitu nuenean zerua irekita ikusi nuen”. |
ABIERTOS, con los brazos: | esku zabal./ begi argia egin, adib.: “Jendeak begi argia egin zion auzoko berriari”. |
ABSTINENCIA, guardar: | mehe egin, adib.: “Mehe(ko) eguna” (dia de abstinencia). |
ABUELA, no tener: | artobero usaina dago!/ hau artobero usaina!./ auzo hurrak abonatu, adib.: “Hori ere auzo hurrak abonatu du” (ese no tiene abuela)./ amandrerik ez izan. |
ABUNDANCIA, nadar en la: | esne mamitan, bitsetan bizi./ esnetan bizi. |
ACABADO, estar: | onenak emanda izan, adib.: “gizajo horrek bere onenak emanak ditu”./ inorenak egin, adib.: “zureak egin du”. |
ACABAR, el cuento de nunca: | bukatzen ez den soka./ sorgin kurubila, gurpila./ gurpil zoroa./ amaierarik gabeko auzia, arazoa. |
ACABARAMOS! (Ya ere hora): | behin edo behin!/ halakoren batean./ bazen garaia, ordua! |
ACASO, por si: | badaezpada./ zerarren./ zer gerta ere./ bazen ez bazen./ zer den ez den./ bai eta ez bada. |
ACEITE, como una balsa de: | esnetan egon (itsasoa-edo)./ bare-bare egon. |
ACERA, cambiar de: | bidea hautsi. |
ACREEDOR a algo, hacerse: | -gai, -garri, duin bihurtu, adib.: “Nire maitasunaren duin bihurtu zen” (Se hizo acreedor a mi cariño), “Guztien maitagarri bihurtu zen” (Se hizo acreedor al cariño de todos). |
ACTIVO, en: | lanbidean./ jardunean, adib.: “Jardunean gaude” (estamos en activo). |
ACTUALIDAD, de rabiosa: | pil-pilean egon./ puri-purian egon./ ahotan ibili. |
ACUERDO, ponerse de: | elkar hartu, adib.: “Elkar hartu dute tresna lapurtzeko”./ elkar aditu, adib.: “Elkar aditu zuten Jesus atzemateko”. |
ACUERDO, si te he visto no me: | hor konpon (Mariantton)./ …eta kaixo motel! |
ADAN, ser un: | hutsa izan./ zabartuta egon. |
ADELANTE, tirar para: | aurrera jo. |
ADENTROS, para mis, tus…: | neure, heure… artean, baitan, barrenean, bururako, ka(b)utan, kolkorako. |
ADIVINANZA, adivina: | zer dela eta zer dela…/ pipitaki papataki… (nork daki?)./ ezetz asmatu, igarri…? |
ADREDE: | beren-beregi./ beren bererik./ berariaz./ nahita./ gurata./ apropos. |
AGUA, ahogarse en un vaso de: | zazpi etxeko herrian galdu./ putzu txikian ito./ hego haizerik gabe zoratu./ ditarekada bat uretan ito. |
AGUA, a pan y: | ogi hutsean./ ur eta ogi barau izan, egin. |
AGUA, estar más claro que el: | begi-bistan egon./ argi eta garbi egon./ eguzkia bezain argia izan. |
AGUA, ser como dos gotas de: | berdinberdinak izan./ zur, enbor bereko ezpalak izan. |
AGUIJON, dar coces contra el: | akuilua ostikatu./ ostikoz jo. |
AHI, como de aquà a: | bertatik bertara egon, adib.: “Gure etxea eta eliza bertatik bertara daude” |
AHI, por ahà por: | gutxi gora-behera, hor nonbait./ alde-alde, adib.: “Bostak aldean”./ nork bere erara, kasa, kabuz. |
AIRE, estar en el: | 1.- kolokan egon./ gertakizun, ikuskizun… egon. 2.- zuzenean egon (telebistan-edo). |
AIRE, hacer castillos en el: | balizko errotak irinik ez izan./ balizko olak burdinarik ez izan./ nire, zure… baitan (haizezko) dorreak egin. |
AIRES, darse: | bere buruari “zu” esan./ putzak hartu(ta ibili). |
AJO, estar en el: | zer ikusirik izan./ saltsa (horretan) ibili./ tarteko izan. |
AJUNTARSE, no: | atzez atze egon. |
ALA, ahuecar el: | hanka, alde egin, adib.: “Alde hemendik, sorgin horrek” (Ahueca el ala, vieja bruja). |
ALA, estar tocado del: | burutik (eginda) egon./ burua pitzatuta eduki./ burutik nahasita egon./ zoro garbia izan./ burutik sano ez egon. |
ALBA, el lucero del: | artizarra./ goizeko izarra./ goiz-izarra. |
ALBEDRIO, a su libre: | nork bere erara, kasa, kabuz. |
ALCANCE, dar: | parea jo./ atzeman. |
ALDABAS, tener buenas: | ukondo handia izan. |
ALERO, estar en el alero: | kolokan egon./ ikuskizun, gertakizun egon. |
ALFILER, no caber ni un: | arrautza bezain, bezala beteta egon./ lepo egon, adib.: “San Mames (jendez) lepo zegoen” (San Mamés estaba hasta la bandera). |
ALGODONES, vivir entre: | esne mamitan./ bitsetan bizi, jaio. |
ALLA, el más: | geroko geroa./ beste bizitza. |
ALLA, no estar (ser) muy: | 1.- halamoduzkoa izan./ hala-holakoa izan. 2.- oso santu ez egon (gaixorik-edo egon). |
ALMA, con toda el: | gogo betean, adib.: “Baloia gogo betean joa zuen eta barrura”./ bihotz eta buru./ zain eta muin. |
ALMA, en cuerpo y: | zain eta muin./ oso eta bizi./ su eta gar./ jo eta ke. |
ALMA, llegar al: | bihotza hunkitu, erdi(ra)tu. |
ALMA, no poder con mi, su…: | leher eginda egon./ porru eginda egon. |
ALMA, sentirlo en el: | bene-benetan, bihotz-bihotzez sentitu. |
ALTA, con la cabeza (bien): | kopeta gora. |
ALTO, pasar por: | 1.- ez ikusiarena egin./ haintzat ez hartu. 2.- ez ohartu horretaz./ ez antzeman, sumatu, nabaritu. |
ALTO, tirando por lo: | gorenaz (ere)./ gehienaz (ere)./ goitik jota. |
ALTURAS, a estas: | honezkero. |
AMARGURA, la calle de la: | Larri kalea. |
AMBAJES, decir sin: | bete-betean, itzulingururik gabe, hitzetik hortzera, aho betean esan. |
AMBIENTE, haber buen, mal: | giro egon, giro ez egon, adib.: “Taberna honetan ez da giro eta goazen” (En este bar no hay quien pare, asà que vámonos). |
AMBROSIO, la carabina de: | ahuntzaren gauerdiko eztula./ puzkarra./ astoaren arrantza./ atariko haziea./ iazko haizea./ oraren, zakurraren putza. |
AMIGOS, mirar con cara de pocos: | begiak, begirada zorroztu (zion…). |
AMO, ser el puto: | mutil izan./ parerik ez izan, eduki./ nagusia izan. |
AMORES, de mil: | gogotik./ gogogogotik./ bihotz guztiaz. |
ANDADAS, volver a las: | lehengo lepotik burua (izan). |
ANGELITOS, estar con los: | lozorroan egon. |
ANTEMANO, de: | aurretiaz./ aldez aurretik./ aurrez./ lehendik. |
ANTENA, poner la: | belarria(k) eman, zabaldu, zorroztu./ erne ibili./ belarriak zut ibili./ kukuka ibili./ adi-adi egon./ belarria luzatu./ zelatan egon. |
ANTIGUA, a la: | lege zaharrera (↔) lege berrira (a la moderna). |
ANTOJO, tener un: | kutixi(a) bat, gurari bat izan./ gurariak hartuta egon. |
AÑADIDURA, por: | berez (etorri), adib.: “Gauza berez dator” (la cosa viene dada). |
AÑOS, por muchos: | anitz urtez!/ luzaro(an)!/ osasunez (urratu…). |
APAÑADO, estar: | jai izan./ ondo jaioa egon, adib.: “Itsua badabil itsumutil, ondo jaioak gaude”. |
ARENA, poner mi (tu…) granito de: | neure, zeure… harri koxkorra ekarri. |
ARRASTRE, estar para el: | onenak emanda, porru eginda, lur jota egon. |
ARRIBA, hacerse cuesta: | aldats egin, adib.: “Lan hori burutzea aldats egiten zait”. |
ARTE, por amor al: | atsegin sari./ musu truk./ dohainik. |
ASI, puestos: | hartaraz gero./ hartara jarrita./ hartara helduz gero. |
ASIENTO, culo de mal: | oilo kanpoan errulea./ ipurtarin. |
ASOMO, ni por: | ez eta hurrik eman (ere)./ hurbiltzeko(rik) ere (ez). |
ATAR, loco de: | zoro garbia izan./ zeharo pitzatuta egon. |
ATENCION, llamar la: | gogoa eroan. |
ATENCION. prestar (mucha): | buru-belarriak ipini. |
ATENERSE, sin saber a qué: | zeri dakion ez dakielarik. |
ATRAGANTARSE: | kontrako eztarritik, bidetik joan zerbait |
ATRAS, echarse: | (esandakoa gezurtatu) zeruaz tipula egin./ hitza jan./ atzera egin./ oina atzeratu./ zangoa atzera bota. |
ATRASADO, tener sueño: | lo zorretan egon./ lo zorrak eduki, ad.:.: “Lo zorrak ditut aspaldian”. |
AVECINARSE lluvia: | euria abiatzen du./ eguraldia euritara dago (parece que va a llover)./ elurtara jotzen du (avecinarse nieve). |
AVENIDOS, estar bien: | elkar ondo hartuta egon. |
AVERIA hacer una: | ederra egin. |
AVISO, poner sobre: | jakinaren gainean ipini./ jakitun ipini./ kontuan jani, ipini. |
AVIZOR, estar ojo: | talaian egon./ begia tientoan eduki./ bi begiez begira (egon). |
AYER, no haber nacido: | atzo goizeko (kontu)a(k) ez izan, adib.: “Ez naiz gero atzo goizekoa” (¿Qué te crees, que he nacido ayer, o qué?)./ haginak berdinduta izan. |
AYUNO (total), hacer: | barau (gorri) egin. |
AZOTEA, andar mal de la: | burutik nahasita ibili, adib.: “Burutik nahasita zebilen ordurako osaba”./ burutik egon/ zoro garbia izan. |
GAZTELANIAZKO ESAMOLDEAK EUSKARAZ (pdf)
Iturria: uema.org
No comments yet.