Gaur egun, gero eta gehiago dira erlijio baten inguru edo esparruan sorturiko talde eta mugimenduak. Baina zergatik jaiotzen dira? Zoritxarrez, hauetariko gehienak engainatzea eta manipulatzea dute jomuga nagusia, eta jende multzo baten egoera emozionala erabiltzen dute etekina ateratzeko.
Ezer baino lehen, sekta hauen sorrera azpimarratzekoa da. Mugimendu hauek betidanik jardun dute, baina XX. mendetik aurrera nabarmendu dira eta, tamalez, badirudi “modan†jartzen edota zabaltzen ari direla.
Bestalde, pertsonalitatea hondatzen duten talde hauek kaptazio sistema ugari erabiltzen dituzte jendea engainatu eta mugimenduaren barnean sartzeko. Batzuetan, taldea buruhauste guztien irtenbide antzera azaltzen dute, edota, lehen aipatu bezala, pertsona baten baldintza emozionalaz baliatzen dira ahalik eta etekin gehiago ateratzearren. Hasiera batean dena oso polita eta zoragarria irudikatzen dute, baina ondoren hasiko dira diru eskaerak eta manipulazio psikologikoak.
Ildo beretik jarraituz, ez dago eurenganatuko dituzten pertsonen profil zehatz bat; hau da, edozein izan daiteke mugimendu hauen atzaparretan eror daitekeena. Baina, dena dela, ugariagoak izaten dira egoera psikologiko zailak igarotzen ari diren pertsonak edota familia arazoak dituztenak. Azken hauek, sekta bigarren familia bezala ikusten dute, hau da, arazo guztietatik irteten lagunduko dien lagun-talde bat legez, eta horretaz baliatzen dira alderdi higuingarri horietako buruak.
Gainera, talde iruzurti hauek gizakiarengan utz ditzateken eraginak edo ondorioak izugarriak dira. Aipagarrienak, autoestima falta eta errudun sentimendua dira; hala ere, arazo psikologiko ugari ere agertzen dira. Baina ez hori bakarrik, horrelako talde iruzurgileek familia asko hondatzen dituzte: senitarteko bat erakartzean, pertsona honek alde batera uzten du familia eta bere ekintza guztiak sartu berri den mugimendura bideratzen ditu. Aurreko guztia gutxi balitz, pertsona hauek aportazio ekonomiko izugarriak egiten dituzte sektetara, ekarpen hauek mugimenduari lagunduko diotelakoan.
Bestalde, sektak mota ezberdinetan sailkatzen dira, bakoitzaren funtzioaren arabera. Egun, bost multzo ezberdin bereiz daitezke: erlijiosoak, politikoak, psikoterapeutikoak, komertzialak eta apokaliptikoak. Hauetatik erlijioarekin lotutakoak dira ezagunenak eta jendetsuenak, baina guztiak dira kaltegarriak.
Amaitzeko, hona hemen gaur egun ekinkor dauden sekta batzuen izenak: Adventistak, Zientziologiaren eliza, Mahikari, Sekta satanikoak, Unifikazioaren eliza, Sai Baba, Era berria, Reino de dios… Kontu handiz ibili eta ez zaitezte sekta gorrotagarri hauen atzaparretan erori. Jakinaren gainean zaudete!
[kml_flashembed movie="http://www.youtube.com/v/NnnZ2EnEnXA" width="425" height="350" wmode="transparent" /]
No comments yet.