Modernoak omen gara, pertsona irekiak. XXI. mendean jada arraza eta etnia guztiak errespetatzen omen ditugu. Berdin ei zaigu pertsonaren azalaren kolorea zuria ala beltza izan; berdin omen zaigu pertsona emakumea ala gizonezkoa izan; berdin bide zaigu pertsonaren tendentzia sexuala bata edo bestea izan, hau da, heterosexuala ala homosexuala izan. Hain irekiak ote gara errealitatean?
2009ko martxoaren 29a. Alacanteko Unibertsitatean bioetikari buruzko hitzaldi batean, hain profesionala eta aholarri den Gloria Maria Tomas y Garrido irakasleak bere homofobia irrigarri guztia gotikatu zuen, inongo ingira arrastorik gabe. Opari mordoa gure belarrientzat; hori bai, opari kirastuak. “Homosexualitatea konpon daiteke”, “Gaixotasunerako kausa bat dago” dira, besteak beste, irakasle jakintsu honek adierazten dituen ideietako batzuk. Jakintasunez beteriko beste hainbat ideia aurkeztu ondoren, bere alboan zenak bestearen esan homofoboak nahiz kontserbadoreak oinperatu zituen, homosexualitatea gaixotasuna ez dela plazaratuz, ezta gutxiagorik ere. Ezin izan nuen algara ironiko bat estali inori errepestua faltatu ez ziola esatean Gloria Maria Tomas y Garrido andereak.
Homofobia gizon edo emakume homosexualenganako nazka, beldurra eta diskriminazioa eta ehunka, edo nork daki, agian, milaka homosexual erailtzen dituen eta mundu osoan, gutxien garaturik dauden herrialdetan batik bat, hedaturik dagoen gaixotasun arriskutsu nahiz kutsakorra da (nahiz eta termino psikiatriko modura ez erabili). Homofobiaren ondorioz, zenbait lurraldetan homosexualitatea penaturik dago, eta horietako batzuetan, gaur egun, heriotza zigorra ezarrita; Saudi Arabian, Mauritanian, Iranen eta Nigeriako zati batzuetan esate baterako. Beste lurralde batzuetan, India, Nicaragua, Malasia eta Papua Ginean, hain zuzen ere, kartzela zigorra dute pertsona homosexualek.
Hala ere, ez daukagu zertan hain urrutira joan; izan ere, irakasle honen ideia atzeratu, kontserbadore eta intoleranteak gure alboan baititugu. Hainbat guraso, lagun eta ez hain lagunek ideia horiek zabaltzen dituzte oraindik. Legeak onartuak izan dira, bai. Sexu bereko bi pertsona ezkon daitezke egun, baina normaltasuna ez da oraindik iritsi, eta ez da denbora batean iritsiko guk horrela nahi dugulako. Ez gara uste dugun bezain aurrerakoiak. Ez dugu elkar errespetatzen. Nola emango da garapena gizartean, errespetu hitza ez bada gure hiztegi mugatuan sartzen?
Aurrera doan herria… Atzera doan herri kontserbadore eta itxi baten antza du errealitate intolerante honek batzuetan. Noraino iritsi behar dugu? Bizi gaitezen denak libre!
Iruzkin berriak