Udazkena Donostian
Zurriolaren ertzean
Kilometro jai-giroa
Etorkizuna hurrean
Ilusioa piztu zait
Ikusi zaitudanean
Mundura egin nahi nuke
Zurekin aldamenean (…)
|
Gure leihoa
Mundua da
Gure bidea
Euskara da
Gure gogoa
Elkarlana
Kilometroak (…)
|
Dagoeneko jakingo duzun bezala, urriaren 4an, ospatuko da Donostian Kilometroak 2009, Gipuzkoako ikastolen festa, “hirekin mundura†lemapean. Aspaldiko ohitura denez ikastolen arteko elkarlana, aukera paregabea dugu, igandean, Donostia aldera hurbildu eta euskara eta ikastolei gure elkartasuna eta, nola ez, gure laguntza eskaintzeko.
Antolatzaileek behin eta berriro esaten ari direnari jarraiki, tren zerbitzua erabiltzea aholkatzen dizuegu Donostiara hurbiltzeko. Maiztasun handiz ibiliko dira igandean RENFEko trenak eta zalantzarik gabe, trenarena da aukerarik onena Donostiatik joan-etorria egiteko. Denborarik gal ez dezazun, eta Donostiara iritsi bezain pronto zirkuiturako sarbideren bat topa dezazun, hementxe dituzu sarrerak:
ZIRKUITURAKO SARRERAK:
Besterik gabe, eta egun eder bat pasatzeko aukera izan daitekeelakoan, har ezazue gure agurrik beroena.
(Jakintza.net-etik hartua eta moldatua)
Iruzkin berriak