Jakintzako ikasleak Ordiziako ‘Hutsuneak bete’ II. komiki lehiaketan sarituak
Jakintzako DBH eta Batxilergoko ikasleek Ordiziako Udaleko Euskara zerbitzuak gazteei zuzendutako ‘Hutsuneak bete’ II. komiki lehiaketan parte hartu zuten duela aste pare bat. Sariak aste honetan banatu dira; horien arabera, ezin ukatu gure ikasleak komikilari finak direnik.
Aurkeztutako komiki-istorioak epaitu dituen Dani Fano komikilariak lanak izan ditu komikien artean batzuk aukeratzen. Ezustekoa hartu du, komiki-istorioak oso-oso onak iruditu zaizkiolako!
Dani Fano bera izan zen sari-banaketan, epaiaren gainekoak komentatzen eta sariak banatzen. Lehiaketa hau bi mailatan banatu da: A Maila (DBH 2. zikloa) eta B Maila (Batxilergoa).
Hauek dira gazte saridunak eta saritutako lanak:
A mailan
- DBH4. 1. saria: Ama kontratatu!, Jon Hernandez Lekuona (Oianguren)
- DBH4. 2. saria: Ai ama!, Irati Otamendi Urbiztondo (Jakintza)
- DBH4. Aipamen berezia: Ratatata!, Mikel Alejo Barcina (Oianguren)
B mailan
- Batxilergoa. 1. saria: Erroketa baten sekantearen frakzioak arratoi bat humanizatu zuenekoa, Beñat Irastorza Ugalde (Jakintza)
- Batxilergoa. 2. saria: Komunetik behera, Haritz Altzola Mujika (Jakintza)
- Batxilergoa. Aipamen berezia: 10 emakumea, Garazi Otegi Etxezarreta (Jakintza)
Zorionak guztiei!!!
B mailako komiki irabazlea (egin klik irudiaren gainean neurri handian ikuseko):
Gaurko hitza
- barra-barra 2022(e)ko irailak 13
- txatxar 2022(e)ko irailak 12
- freskura 2022(e)ko irailak 11
- landur 2022(e)ko irailak 8
- mokofier, moko-fier 2022(e)ko irailak 5
- moko-mokoan 2022(e)ko irailak 2
- aldabera 2022(e)ko irailak 1
euskaljakintza 9
Bilatu euskaljakintzan
Azken tuitak
Follow @euskaljakintza on Twitter
Iruzkin berriak