Asko eta asko dira egunero umeen bideoen bila sarean ibiltzen diren pederastak. Gaur, azaroak 20, Umearen Egun Unibertsala da, eta anonimotasunaz baliatuz ehunka haurren bizitzak zapuzten dituzten horien aurka egiteko egun aproposa dugu, egunero-egunero borrokatu behar genukeen arren.
Internetek muturren aurrean jartzen die euren irrika sexual gaixoti eta gaitzesgarria asetzeko abagunea. Sareak, ordea, euren aurkako kanpaina bat antolatu du. Blogokanpaina honen xedea ahalik eta blog gehienek “Haur-pornografiari EZ” (PornografÃa infantil NO) esaldia idatziz Interneteko bilatzaileak betetzea da. Modu horretan, lotsagarrikeria horrekiko erdeinua argitara emango dugu. Esaldi horretaz gain, pederasta eta pedofiloek bilatzaileetan erabiltzen dituzten “angels”, “lolitas”, “boylover” edo “preteens” moduko terminoak txertatuko ditugu, burugabe horiek aipatutalo bilaketak egiten dituztenean, praktika horiek salatzen dituzten idatziekin topa daitezen.
Euskaljakintzak blogokanpaina honekin bat egin nahi izan du, gizartea astintzen duen errotik moztu beharreko “arazo” horren aitzi, bere hondar aletxoa ipini eta indibiduo lizunen ekintzak salatzeko. Haur-pornografiari EZ! (PornografÃa infantil NO)
Iruzkin berriak