Warning: Creating default object from empty value in /home/berria/berria.euskaljakintza.com/wp-content/themes/canvas/functions/admin-hooks.php on line 160
Tag Archives | euskara

Aldaketak aurtengo EGAko atariko proban eta beste kontu batzuk

Irudia: ikasbil.net

Irudia: ikasbil.net

Zabalik dago 2015eko 1. deialdian EGA azterketarako matrikulatzeko epea. Matrikulaldia urtarrilaren 7tik 21era arte izango da (eguerdiko 12ak arte) eta hementxe duzue matrikula egiteko helbide zuzena.

Ondorengoak dira aurtengo azterketa egunak:

  1. Atariko proba: otsailaren 21ean
  2. Proba idatzia: martxoaren 7an eta 14an.
  3. Ahozko proba: maiatzaren 22an eta 23an / maiatzaren 29an eta 30an.

Azterketen egutegi osoa hementxe ikus dezakezue.

Atariko proba

Antza denez, aldaketekin dator aurten atariko proba. Triptikoan irakur dezakegunez, probak 65 item izango ditu (azken urteetan 85 izan dira) eta gainditzeko langa 46 erantzun zuzenekoa izango da.

2015 urteko Euskararen Gaitasun Agiriaren (EGAren) azterketa-eredua finkatzen duen Aginduan, 2014ko azaroaren 28koan, hauxe irakur dezakegu:

Atariko proba.

1.– EGA azterketako proba idatzian eta ahozkoan parte hartu ahal izateko, atariko proba gainditu behar da.
2.– Atariko proba aukera anitzeko test bat da, 65 item dituena.
3.– Atariko probak 50 minutuko iraupena du.
4.– Atariko probako itemek hizkuntzaren erabilera egokia eta zuzena neurtzen dute.
5.– Erantzun okerrengatik ez da punturik kentzen.
6.– Gainditzeko langa 46 erantzun zuzenekoa da; muga hori berdintzen edo gainditzen duten azterketari guztiak azterketaren hurrengo fasera aurkez daitezke, inolako numerus claususik gabe.
7.– Atariko proba gainditu dutenen kopurua aurkeztutakoen % 50era iristen ez bada, azterketari onartuen multzoa era honetan zabalduko da: 46ko langara iristen ez direnen artetik, 46tik hurbileneko puntuazioak ere onartuko dira, azterketa horren gainditze-ehunekoa % 50era iritsi arte. Puntuazio hori hartuko da gainditze-langatzat.

EGA 2015: Lehenengo deialdia

Informazio gehigarria:

Jakingarriak:

Gogoratu gure txoko honetan ere topatu ahal izango duzuela EGA lantzeko materiala (urte ezberdinetako azterketak online egiteko aukera, etab.):

Comments { 0 }

EGAko Atarikoaren azterketa ereduak digitalizatuta

Jakingo duzuen bezala, duela urte pare bat azterketa eredua aldatu zuten, bai Atarikoa eta baita idatzizko eta ahozko probak ere. Atarikoan, adibidez, entzumena kendu eta haren ordez, irakurtzeko testu pare bat ipini dituzte. Beste aldaketa bat item kopuruan egon da: lehen, aukera anitzeko test honetan, 100 galdera erantzun behar ziren; orain, berriz, 85. Ezagun denez, EGAren proba idatzian eta ahozkoan parte hartu ahal izateko, atariko proba gainditu behar da. Gainditzeko langa 60 da; muga hori berdintzen edo gainditzen duten azterketari guztiak azterketaren hurrengo fasera aurkeztu ahal izango dira, inolako «numerus clausus»ik gabe.

Gauzak horrela, pentsatzen dut irakasle eta ikasle asko buru-belarri proba ezberdinak prestatzen ibiliko zaretela. Bada, lehengoan, Eusko Jaurlaritzaren baimena jaso nuen indarrean dauden azterketa ereduak digitalizatzeko (AT Prozedura [pdf] / AT Azterketa ereduak [pdf]) eta hementxe uzten dizkizuet digitalizatutako azterketa eredu guztiak:

Azterketa ereduak

ereduak1_azala ereduak2_azala ereduak3_azala

EGA prestatzeko baliabide gehiago:

Comments { 0 }

Aitorren hizkuntza zaharra

Bai zu mutiko gazte! Kaixo ta zer moduz?
Ez al duzu ikasi ezer niri buruz?
Ahotsaz baliatuz esangoizut kantuz,
egon zaitez zu adi eta ibili kontuz,
asmatuko baituzu abestian murgilduz.

Jatorria da nire sekretu kuttuna,
nire jaioteguna da ezezaguna.
Adituek eginiko guztiz lan astuna
ez da izan nahikoa lortzeko erantzuna.
Nahiko zaharra izan arren, ez naiz ez tuntuna.

Oraindik ez al duzu nor naizen asmatu?
Altxa behingoz ohetik ta guztiz esnatu.
Ez dizkizut gauzatxo guztiak kontatu.
Mesedez ez ezazu abestiz aldatu,
jarraitu niri entzuten eta motibatu!

Behin Etxeparerekin hasia idazten,
berari esker hasi nintzen ni amesten.
Eta ospetsu ere apurka egiten.
Nire izena joan zen munduan zabaltzen,
berari esker jendeak ez nau inoiz ahazten.

Une oso latzak bizi izan ditut sarri,
baina borrokatu dut nahiz ta egon larri.
Eskerra eman nahi diet nik Etxeberriri,
Oihenart, Leizarraga ta Gazteluzarri,
noski ,ahaztu gabe, Pedro Axularri.
Oraindik ez al duzu nor naizen asmatu?
Altxa behingoz ohetik ta guztiz esnatu.
Ez dizkizut gauzatxo guztiak kontatu.
Mesedez ez ezazu abestiz aldatu,
jarraitu niri entzuten eta motibatu!

Erdara da denetan etsai nagusia,
ipurdiko arantza amorragarria.
landare eder guztien arteko sasia,
mami xamurrik gabe dagoen ogia,
beti nire alboan den bidaiaria.

Nire burua aurkezten ari naiz saiatzen.
Zu entretenitu ta pixka bat alaitzen,
baina eskakizun bat dago honen atzen.
Zuzenean ez naiz ba esatera ausartzen,
horregatik ari naiz abesti hau asmatzen.

Lagun arren ez zaitez zu gelditu lotan
gauza asko baitauzkat nik hemen jokoan!
Erabil nazazu bai maiz zure ahotan
Nire geroa dago zuen eskuotan,
ez askatu nahiz egon bero-bero sutan.

Aitorren hizkuntz zaharra ni nauzue hara
eta zuen indarra beharrezkoa da.
Zer egin behar duzun badakizu jada:
erabil ta maitatu ezazue euskara,
ta jalgi nazazue arren plazetara!

Iñaki Apalategirekin bertsoa!.
 

 

Comments { 2 }
-->