Duela gutxi Iñigo Marotiasek sekulako berri bat eman zidan. Berak zioenez, Municheko unibertsitateak asmakizun berri bat egin du: edontzi-azpiko iraultzaile bat. Municheko ikasle hauek, alemaniarrak izaki, garagardo zale ikaragarriak dira eta tabernan denbora asko pasatzen dutenez, zerbitzariari garagardoak eskatzez aspertu eta edalontzi-azpiko berri hau asmatu dute. Traste hau pisuarekiko sentikorra da eta alarma antzeko bat pizten du barra atzean pisua baxuegia denean. Orduan zerbitzaria egarriak zaudela konturatzen da eta berriro betetzen dizu edalontzia. Ea noiz heltzen den Euskal Herrira!
Mundua aldatuko duen asmakuntza
“SUGAN” taldearen diskoa
SUGAN pop-rock taldea Maria Amulategi (ahots nagusia), Eli Bujanda (ahotsa), Garazi Zabaleta (pianoa), Victor Sanchez (bateria) eta Jon Eskisabelek osatzen dute. Jon orain urtebete sartu zen taldean, gitarra eta bajua joko zituen norbait ezinbestekoa baitzen. Gainontzekoak Beasaingo musika eskolako ikasleak dira. Izan ere, musika eskolako 25.urteurrena ospatu zenean, sortu baitzen taldea osatzeko ideia. Elkarrekin jo zituzten abesti batzuk eta hortik aurrera ostiralero ensaiatzen ibili ohi dira.
Garazik konposaturiko abestiekin Kantu Txapelketan parte hartzeko aukera luzatu zitzaien. Honela, Kursaalean buruturiko Euskal Herriko finalera iristea lortu zuten, bigarren geratuz beraien kategorian.
Abestiak erregistratzeko erabakia etorri zen ondoren, baita Elkarren orain bi urte beraiek grabaturiko maketa erakustekoa ere. Sugan taldeak dituen hainbat ezaugarri bereziak direla eta gustagarria iruditu eta diskoa grabatzeko mugimenduan ipini ziren gaur arte. Gauzak horrela, grabaketak martxoan eta apirilean, hiru asteren buruan amaitu ondoren, oraintsu datorkigu hamahiru abestidun diskoa.
Bilbon egingo dute diskoaren aurkezpena eta lehen kontzertua bihar, maiatzak 13, Beasaingo plazan eta etxeko berotasunean emango dute. Esperientzia ugari falta zaie baina indartsu datozen hemezortzi-hogeitalau urte bitarteko gaztea hauek, ezabairik gabe, hori alde batera utzi eta ohol gainean duten guztia ematen saiatuko direla garbi dago. Zorionak eta eutsi goiari!
Herri Urrats
Betiko lez euskara eta ikastolen aldeko festen berri emateko artikulua idazten ari natzaizue. Oraingo honetan, Senpereko aintziraren inguruan egituratzen den Herri Urratsen txanda da, datorren maiatzaren 14an. Jai honen ardatza (Kilometroak, Nafarroa Oinez eta besteen antzera) ibilaldi bat da, kasu honetan 4 km-ko zirkuito baten inguruan. Hau gunez josita egongo da eta gune bakoitzean kontzertu, ekintza, tailer eta beste hainbat ekitaldi antolatuko da egunean zehar.
Bertara hurbiltzeko Senpereko karrikatik aintzirarantz autobusak egongo dira goizeko 10:00etatik arratsaldeko 08:00ak bitartean. Ordiziatik ere autobusa antolatu du Hitzaro elkarteak, kaleetako karteletan irakurri ahal izan dudanez. Beraz, joateko asmotan bazaudete, zoazte Mujika liburutegira (bertan aurkituko baitituzue txartelak, 8 eurotan).
Badakit guk ezingo dugula festa honetaz gozatu, izan ere, azterketen erdian aurkituko baikara. Baina azterketetan ez zaudeten horiei hemendik bertara gerturatzea animatzen zaituztet, giro aparta izango da eta.
Hona hemen egitaraua:

Herri Urratseko abestia entzuteko joan gure irratira (klikatu ezkerreko laukitxo berdean, beti bezala). Entzuten duzun bitartean abestu nahi baduzu, hona hemen hitzak:
Aintzarat,
Ongi etori,
Senperen lotu elgarri
Zu eta ni
Biak goxoki
Eskuz esku euskaraz bizi
Bizi, hazi, bizi
Bizi, luzaz biziMila kolorezko
Oihal zabal ta luzean
Lerro bakoitzeko
Hitz guziak solasean
Kantatu, dantzatu
Doinua hautatuKorapilo bat han
Aixturrekin moztu hemen
Haria orratzan
Josi ditzagun lehenbailehen
Herria, hizkuntza
Biharko urratsa.Hitzak: Arantxa Hirigoyen
Musika: Philippe Albor
Interpretazioa: Haurrock taldea
Ospakizun honen inguruko informazio gehiago nahi baduzu, klikatu hementxe..
Gaurko hitza
- barra-barra 2022(e)ko irailak 13
- txatxar 2022(e)ko irailak 12
- freskura 2022(e)ko irailak 11
- landur 2022(e)ko irailak 8
- mokofier, moko-fier 2022(e)ko irailak 5
- moko-mokoan 2022(e)ko irailak 2
- aldabera 2022(e)ko irailak 1
euskaljakintza 9
Bilatu euskaljakintzan
Azken tuitak
Follow @euskaljakintza on Twitter
Artxiboak
Etiketak
Ariketak menu pertsonalizatua
- Aditza
- Atsotitzak lantzen
- Hitz jokoak
- Lokailuak lantzen
- Hitzapasa
- Lexikoa lantzeko ariketak
- Deklinabidea
- Arauak lantzeko ariketak
- ARIKETAK
- Ega azterketak
- EGA 07-08 azterketak
- Erdarakadak lantzen
- Esaldiak berridatzi
- Esamoldeak
- Hitz jokoak
- Hitzapasa
- Ortografia ariketak
- Ortografia eta arauak
- Perpaus elkartuak
- Saski-naski
- Sinonimoak






Iruzkin berriak