Archive | 2006

Itsasotik sortutako energia

tXALUPA Bi urteren buruan itsasotik sortutako elektrizitatea erabiliko dugu. Santoña eta Mutrikun proiektuen entseguetan ari dira lanean.

Energia merkea, segurua eta ez-kontaminatzailea, itsasoan dago oinarriturik. Olatuen zein mareen indarra aprobetxatzeak, orduko mundu osoan kontsumitzen diren 320 milioi megawattak asetzeko behar den erregai fosilen errekuntza galaraziko luke, ondorioz, atmosfera kutsatzen duen CO2 gaseko kantitate izugarriak saihestuz (berotegi efektuaren arrazoi nagusia).

Estatu mailan, marearen energia bere lehenengo pausoak ematen ari da. Bi instalazio, bata Santoñan (Kantabria) eta, bestea, Mutrikun (Gipuzkoan), izango dira olatuen indarraz baliatuko diren lehenak urtebeteko epearen barnean. Euren hasierako potentzia 1,6 megawatt eta 480 kilowattioen inguruan ibiliko da, oso gutxi zentral elektrikoek sortzen duten 70 000 wattioekin alderatuz, baina hasteko ez dago gaizki.

Kiotoko protokoloa gainditzea

Espainiar estatuak 3 000km- ko kostaldea izanik, energia mota honen garapenerako aukera asko du. Greenpeacen esanetan, 2050erako, instalazio hauek energia elektrikoaren eskariaren %105,7a bere gain hartuko lukete (Galiziaren eskutik %46,7 eta Andaluziarenetik, berriz, %27,8). Hau guztia ezer kutsatu gabe!

Eskozia izan zen mota honetako instalazioak jartzen lehena, Islay-en, hain zuzen, 1995ean. 500 kilowattioko potentzia sortzen du, 400 etxebizitzentzat adina energia. Horretarako, urezko zutabe higikorraren teknologia erabiltzen du, dikeetan ezarritako turbinak elektrizitatea sortzen dutelarik.

Estatua osoan, Kiotoko protokoloaren arabera, urtean 333,4 tonelada gas (berotegi efekturako kaltegarria gerta ez dadin) aska daitezke, guk betetzen ez dugun kantitatea, hain zuzen. Horrek, urtero gobernuak 2 000 milioi euro ordaintzea eragiten du emisioen eskubideak erosteko.

Santoñako instalazioak horrela funtzionatzen du:

Olatu 2 Boiaz jositako 2000 m2-ko eremu bat kostaldetik kilometro batera, 2008tik aurrera 1500 familia elektrizitatez hornituko dituena. Boia hauek guztiak elkarrengandik nahiko gertu egon daitezke, horrela ingurunea optimizatzen dutelarik. Gainera, plataforma eolikoen ondoan ere koka daitezke. Iberdrola bertan ezarri izana, urte osoan zehar metroko olatuak sortzen direlako da. Ezaugarri hauetako lehen instalazioak izango dira Europa osoan.

Bibrazio elektrikoak:

Olatuek boiak mugitzen dituzte. Mugimendu hori eje batera garraiatu eta honek turbina bat birarazten du, energia elektrikoa sortuz.

Gauza askoz ere gehiago esan daiteke gaiaren inguruan, baina, oraingoz, hementxe geldituko gara hau guztia nola garatzen den ikusi arte.

Comments { 0 }

HTML probatzen


b

Tabla con borde de color plateado (silver) y fondo negro (black). El color de letra (font color) es blanco
Comments { 0 }

“EPIDERMOLISIS BULLOSA” Urratuak zauri arriskutsu

Epidermolosis bullosa gaixotasun latz honen inguruko informazioa Goierriko Hitza egunkariaren bidez jaso dut.
Markel bost urteko umea da eta jaio zenetik azaleko gaitz berezia pairatzen du. Medikuek diotenez, Markelen epidermolisisaren arrazoia gurasoek odol antzekoa izatea da. Horrelako kasuak oso urriak dira mundu osoan zehar eta guk hementxe dugu bat.

Umeari azalean kolagenoa falta zaionez urratu txikenarekin azalean babak ateratzen eta ondoren zauriak geratzen zaizkio. Eskuak desitxuratzen zaizkio, azala atzerantz joaten baitzaio. Gaitz honek heste gorrian ere zauriak egiten dizkio, janaria irensteko arazo ugari emanez.

Artikuluak dionenez, Markelek bere gaixotasuna onartzen du eta bere gurasoei askotan aurrera jarraitzeko indarra ere ematen die. Gaitz hau Espainia osoan 170 pertsonak dute. Ekainean botika berri bat frogatuko da eta, badirudi, Markelekin egingo dutela froga horietako bat. Gaixoaren gurasoei azal zati bat kenduko diete gaixoari ezartzeko eta itxaropena dute bi urtetan azala ez dela berriz urratuko. Froga ondo aterako balitz, gorputz osoan aplikatuko liokete tratamendua Markeli.

Markelen familiari diru-laguntzak ematen dizkiote baina gastu ugari bere gain hartzen dituztenez, ez da nahikoa. Horretan laguntzeko eta Epidermolisisaren inguruko informazioa jendeari zabaltzeko apirilean hainbat ekintza antolatuko dituzte Urretxun eta Zumarragan.

Artikulu osoa irakurri nahi baduzu, klikatu hemen (pdf).

Comments { 0 }
-->