Bi urteren buruan itsasotik sortutako elektrizitatea erabiliko dugu. Santoña eta Mutrikun proiektuen entseguetan ari dira lanean.
Energia merkea, segurua eta ez-kontaminatzailea, itsasoan dago oinarriturik. Olatuen zein mareen indarra aprobetxatzeak, orduko mundu osoan kontsumitzen diren 320 milioi megawattak asetzeko behar den erregai fosilen errekuntza galaraziko luke, ondorioz, atmosfera kutsatzen duen CO2 gaseko kantitate izugarriak saihestuz (berotegi efektuaren arrazoi nagusia).
Estatu mailan, marearen energia bere lehenengo pausoak ematen ari da. Bi instalazio, bata Santoñan (Kantabria) eta, bestea, Mutrikun (Gipuzkoan), izango dira olatuen indarraz baliatuko diren lehenak urtebeteko epearen barnean. Euren hasierako potentzia 1,6 megawatt eta 480 kilowattioen inguruan ibiliko da, oso gutxi zentral elektrikoek sortzen duten 70 000 wattioekin alderatuz, baina hasteko ez dago gaizki.
Kiotoko protokoloa gainditzea
Espainiar estatuak 3 000km- ko kostaldea izanik, energia mota honen garapenerako aukera asko du. Greenpeacen esanetan, 2050erako, instalazio hauek energia elektrikoaren eskariaren %105,7a bere gain hartuko lukete (Galiziaren eskutik %46,7 eta Andaluziarenetik, berriz, %27,8). Hau guztia ezer kutsatu gabe!
Eskozia izan zen mota honetako instalazioak jartzen lehena, Islay-en, hain zuzen, 1995ean. 500 kilowattioko potentzia sortzen du, 400 etxebizitzentzat adina energia. Horretarako, urezko zutabe higikorraren teknologia erabiltzen du, dikeetan ezarritako turbinak elektrizitatea sortzen dutelarik.
Estatua osoan, Kiotoko protokoloaren arabera, urtean 333,4 tonelada gas (berotegi efekturako kaltegarria gerta ez dadin) aska daitezke, guk betetzen ez dugun kantitatea, hain zuzen. Horrek, urtero gobernuak 2 000 milioi euro ordaintzea eragiten du emisioen eskubideak erosteko.
Santoñako instalazioak horrela funtzionatzen du:
Boiaz jositako 2000 m2-ko eremu bat kostaldetik kilometro batera, 2008tik aurrera 1500 familia elektrizitatez hornituko dituena. Boia hauek guztiak elkarrengandik nahiko gertu egon daitezke, horrela ingurunea optimizatzen dutelarik. Gainera, plataforma eolikoen ondoan ere koka daitezke. Iberdrola bertan ezarri izana, urte osoan zehar metroko olatuak sortzen direlako da. Ezaugarri hauetako lehen instalazioak izango dira Europa osoan.
Bibrazio elektrikoak:
Olatuek boiak mugitzen dituzte. Mugimendu hori eje batera garraiatu eta honek turbina bat birarazten du, energia elektrikoa sortuz.
Gauza askoz ere gehiago esan daiteke gaiaren inguruan, baina, oraingoz, hementxe geldituko gara hau guztia nola garatzen den ikusi arte.
No comments yet.