Nork bere kabuz sendagaiak hartzeari ez!

Seguru nago etxean ziur sentitzen zarela, munduan dagoen tokirik ziurrena dela zuretzat. Zoritxarrez, gezurra da. Istripu gehienak, %60 inguru, etxean gertatutakoak dira. Janaria prestatzean erre egin zara, labanarekin moztu edo etxeko altzairuren batekin kolperen bat eman duzu. Horietakoak dira etxean, normalean, gertatzen diren istripuak. Pentsatu ohi da ez dela ezer gertatzen, erredura edo ebaki soil bat baino ez dela; halere, hainbatetan ikusten dena baino arriskutsuagoa da. Horregatik, etxean zaudetela, argi eta garbi jakin behar duzue nola eta zer egin momentu oro; hau da, lehen laguntzak nola egiten diren eta, garrantzitsuena, zer-nolako botika-kutxa eduki behar den etxean.

botika-kutxaBotika-kutxan ezinbestekoak:

  • kotoia
  • alkohola 96º
  • betadine
  • gaza esterilak edo konpresak (zauriak estaltzeko edota garbitzeko)
  • seguruak (hesgailuak edo bendak eusteko)
  • zinta itsasgarria
  • guraizeak
  • termometroa

pilulakHau da botika-kutxa batean ohiko dena; dena den, honetaz gain, komeni da beste hainbat sendagai izatea, baina hainbat baino ez.

  • analgesikoa (mina kontrolatzeko)
  • antiinflamatorioa (min erreumatikoa edo giharreko mina kontrolatzen eta lasaitzen laguntzeko: reflex)
  • antipiretikoa (buruko mina kentzeko)
  • sudur deskongestiboa (hotzeria duzunerako)
  • digestio-laguntzaileak
  • mareoen aurkako botikak: txikleak, gozokiak…
  • pomadak (canesten…)

Aurreko zerrendako hainbat hartzeko, medikuaren agindua edo errezeta beharko zenuke. beraz, komeni da jakitea botikak gaixo gaudenean baino ez ditugula hartu behar, eta beti mediku baten baimena jasota edota xarabebotikari bati kontsultatuta. Zoritxarrez, gaixo dagoenean edo gaizki sentitzen denean medikuarengana joaten ez den jendea badago. Beste aldi batean erabilitako botikak hartzen dituzte hauek, medikuak behin errezetatuta, nahikoa izango zaielakoan. Hori, ordea, ezin da egin. Argi dago buruko minez dagoena ez dela normalean medikuarenera joaten. Ados. Baina eztula egiten baduzu edo sabelean min izanez gero, joan beharko zenuke. Horretarako daude, ezta?

Bestetik, beste zerbait azpimarratu nahiko nuke. Gertatu ohi da sendagaiak edo botikak hartzea horrekin osatuko zarela pentsatuz. Kontuz, hori ez da maiz horrela! Izan ere, kontuan izan beharko genuke sendagai batzuk mina lasaitu bai, baina ez dutela sendatzen.

Egun hain ezaguna den Actimelen kasua ere aipatu nahi nuke. Esan beharra dago actimela lehen sendagaitzat hartzen zela; egun, berriz, jogurtean ere topa daiteke.  Sendagai baten osagaiak dituela jakin dezazuen aipatzen dizuet hori.

Bukatzeko, minez edo gaixo bazaude, joan zaitez medikuarenera, horretarako daude eta!

, ,

No comments yet.

Utzi erantzuna

-->