Herritarren artean arrakasta handia duen joko matematikoa da Sudokua. Ia denok ezagutzen duguna, gainera. Baina oraindik ezagutzen ez duen norbait gelditzen bada , hementxe doa azalpena: Sudokua buruhauste matematiko bat da eta, bere helburua, 3x3ko karratu txikiz osatutako 9×9 tamainako lauki-sare bat osatzea da. Nahiz eta guretzat joko berria izan, 1783an asmatu zela esaten da. Hala ere, 1970 urtera arte ez zen heldu herritarrengana, izan ere, urte horretan, Walter MacKeyk Math Puzzles and Logic Problems aldizkarian argitaratu baitzuen buruhaustea. Orduan, zenbakien tokia izendatu zuten. Beranduago, Nikoli argitaletxeak Japoniara esportatu zuen Sudokua Monthly Nikolist egunkarian argitaratzeko. Japoniako prentsa honetaz jabetu eta poliki- poliki halako joko gehiago argitaratzen hasi ziren. Orduantxe jarri zioten Sudoku izena, hau da, Su: zenbakiak eta Doku: bakarrik. Hortaz, zenbakiak bakarrik.
Nola jolastu:
3x3ko karratu txikiz osatutako 9x9ko koadrikula bat beharrezkoa da Sudokura jolasteko. Karratu txiki horietan, 1 eta 9 arteko zenbakiak ipini behar dira, betiere ilara edota zutabe berberean zenbaki berdina errepikatu gabe. Gainera, kontuan izan behar da Sudoku bat ongi eratuta egoteko, erantzun bakarra izan behar duela.
Gaur egun egunkarietan agertzeaz gain, Interneten ere badu bere tokia Sudokuak. Webgune ugari dira burua nekatu eta norberaren logika proban jartzeko aukera ematen dutenak.
Sudoku mota desberdinak daude: Sudoku Killer, Sudoku Samurai, Sidoku, Kakauro.
Sudokua ezagutu eta horretan aritzea gustatzen zaien horietako bat bazara, interneten bertan jolasteko aukera ugari daukazula jakin beharko zenuke. Horietako bat hementxe klikatuz daukazu. Ondo pasa!!
No comments yet.