Arauak 19: NOR/NORTZUK eta EKARTZEA MEREZI DU.

Jakintza Gaurko saioan bi arau landuko ditugu:

  • Nor/nortzuk, zer/zertzuk, zein/zeintzuk
  • Ekartzea merezi du

Lehenengoan, antza denez, nahasketa txiki bat ematen da. Izan ere, ia denok pentsatzen baitugu nor, zer eta zein galdetzaileek singularrerako baino ez dutela balio eta forma hauen pluralak nortzuk, zertzuk eta zeintzuk direla. Hori ez da horrela eta jarraian ikusiko dugu. Bigarren arauak ere eragiten du hainbat zalantza erabilera arruntean. Nork ez du noizbait esan ” Ekartzeak merezi du” edo horrelakoren bat? Jakin dezagun, bada, erabilera hori ez dela zuzena. Baina zergatik? Nola esan behar da? Hurrengo lerroetan bi erabilera oker horiek ahalik eta modu errazenean azaltzen saiatuko naiz. Azter ditzagun urratsez urrats biak.

NOR/NORTZUK

Nor, zer eta zein galdetzaileek singularra zein plurala adierazteko balio dute, ez singularrerako soilik uste ohi den bezala. Are gehiago, pluralak egiteko forma hauek hobesten dira:

Nor (Nor etorri da? / Nor etorri dira?)

Zer (Zer da? / Zer dira?)

Zein (Zein etorri da? / Zein etorri dira?)

Edonola ere, ondorengo forma hauek ez daude oker, gertatzen dena da forma markatu gisa erabili behar direla eta aditzak pluralean joan behar du ezinbestean:

Nortzuk (Nortzuk etorriko dira gaur?, Nortzuek egin dute hau?)

Zertzuk, (Zertzuk ekarri dituzu?)

Zeintzuk (Zeintzuk dira gureak?)

Honela deklinatuko dira: nortzuk (nor), nortzuek (nork), nortzuei (nori), e.a.

Araua osorik.


EKARTZEA MEREZI DU

Merezi izan/ukan aditzaren osagarria aditz izen bat denean (joatea, ikustea, egitea) NOR (absolutiboa) erabiliko da, eta ez NORK (ergatiboa) :

  • Joatea merezi du (zuzena). *Joateak merezi du (okerra).
  • Ikastea merezi du (zuzena). *Ikasteak merezi du (okerra).

Araua osorik.


praktika

No comments yet.

Utzi erantzuna

-->