Sagarrondotik 07

Inauteriak pasa berri ditugu eta hurrengo parrandetan pentsatzen hasita, Lazkaoko jaietaraino joan beharko ginateke, baina tartean bat aurkitu dut, musikaz zuzenean gozatzeko aukera ematen duena Sagarrondotik izeneko festa, hain zuzen ere. Urtero egiten da ekitaldi hau Hernanin eta hainbat talde, bertako zein kanpokoak, izaten dira urtero. Berri txarrak, Sorkun, Morodo, Reincidentes eta Raimundo Amador izan dira, besteak beste, aurreko urteetan.

Aurten, V. urteurrena ospatuko da eta jaialdi hau gaztea dela esan daitekeen arren, antolatzaileak buru-belarri dabiltza dena ongi atera eta martxan jartzeko, beste hainbat urtetan horrela iraungo duelako esperantzan. Inguruko herri eta sagardotegi giroa elkartzea da helburu nagusietako bat, hala ere, ez da ahaztu behar gure lurraldearen izaera, kultura eta bizimoldearen ispilu ere izan nahi duela munduaren aurrean.

Martxoaren 16 eta 17 egunetan ospatuko da festa hau eta lehenengo eguneko kontzertuak gaueko hamarretan hasiko diren arren, hurrengoak, ordubete lehenago abiatuko dira. Ostiralean, taldeen artean, entzute handiko banda ugari aurkitu ahal izango ditugu, ezagunenen artean Skalariak eta Delorean aurkitzen direla. Larunbatean, ordea, Julieta Venegas eta Zea Mays izango lirateke ospe handienekoak.

Sarrerak erosteko orduan, bestalde, gure inguruan gertuen izango dugun salmenta tokia, Tolosako Elkar Megadenda izango da eta, bestela, Donostiako Ttun-Ttunen edota Hernaniko hainbat lekutan izango dugu aukera. Aldez aurretik erosiz gero, 21 € ordaindu beharko ditugu eta, egunean bertan, 24 €. Dena den, bietan joateko asmoa duenak diru kopuru bat aurrez dezake; izan ere, 36 eurokoa baita bi egunetarako salneurria.

Amaitzeko, zer esan badaukagu ospakizun honen inguruan aurki dezakegun orriari buruz, hantxe irakur baititzakegu azken berriak, informazio gehiago, bideoak eta baita aurreko ekitaldietako argazkiak ikusi ere.

Besterik gabe, denok gonbidatuta zaudete emanaldi honetan parte hartzera, urtero giro paregabea egoten dela entzuna baitut!!!!

Ondoren dituzue Skalari taldearen abesti baten bideoklipa eta baita Zea Maysen kontzertu bateko zatitxo bat ere.

No comments yet.

Utzi erantzuna

-->