Oparitu esaldi bat euskarari!

Urtero bezala, aurten ere euskaljakintzakook gure harri koskorra jarri nahi izan dugu Euskararen Eguna ospatzeko. Azterketa garaia da guretzat eta batzuk han eta beste batzuk hemen gabiltzan arren, atzo bildu ginenok eukarari esaldi bat oparitzea erabaki genuen.

Oso ekimen xumea, zalantzarik gabe: Creative Commons lizentziadun edo domeinu publikoan dagoen irudi bat hartu (gehiago hemen) eta esaldia txertatu. Animatuko zarete zuek ere gurekin bat egitera? Hala bada, bidali zuen esaldia/argazkia Twitter bidez (#euskaljakintza10 traola erabiliz), utzi iruzkinetan irudiaren helbidea eta guk igoko dugu gure Pinterestera edo bururatzen zaizuen beste edozein modutara helarazi. Animatu!

Hementxe daude gureak:

Follow Maite’s board Euskararen eguna 2014 on Pinterest.

No comments yet.

Utzi erantzuna

-->