Urte osoa uda?

eguraldiaGuztiok dakigun moduan, aurtengo negua aspaldian izan dugun beroenetarikoa izan da. Horrela jarraituko al du? Ala bat-batean aldatu eta normalean bizi izan ditugun negu hotz eta elurtsu horiek gogoratzera itzuliko gara?

Irrati nahiz telebistako albisteetan entzun izan dudanez azken egun hauetan, urte honetan igaro dugun “negua� aspaldiko beroenetarikoa izan da 20 gradura iritsiz hainbat unetan, eta baita pasatuz ere, hau da 20-25 gradura helduz. Askok aipatu duten moduan, negu honek, negu hotza baino, udaberria zirudien. Bestalde, planetaren berotze globalaren prozesua argi nabaritu dugu. Gauzak horrela, zerbait larritzen hasi beharko genuke eta hainbat neurri hartuz, prozesu hori nolabait malgutzen saiatu.

Hala ere, lasai egon zaitezkete eskia gustuko duzuenok. Aipatu dutenez, aste honetatik aurrera, hau da, martxoaren 18-19tik aurrera, aste bat edo beste izango duzue elurretan gozatu ahal izateko. Komunikabideetan entzun ahal izan dudanez, aste honetan euria, hotza, eta zenbait kasutan elurra ere izango dira protagonista gure herrietan. Beraz, has zaitezkete eskiak zein aterkiak berriro ere armairutik ateratzen gure betiko negu hotza itzultzera baitoa.

Eta negua horrelakoa izan bada, nolakoak izango dira gainerako urtaroak? Hurrengoa udaberria datorkigu, baina gehiago beldurtzen gaituena uda da. Diotenez, uda ere garaiko beroenetakoa izango da, tenperatura maximoetaraino helduz.

Laburbilduz, hasi aste honetarako aterkiak eta berokiak armairutik ateratzen, baina hori igarotakoan, berriro ere arropa freskoa eta eguzkitakoak atera, izugarrizko uda beroa baitatorkigu.

No comments yet.

Utzi erantzuna

-->