Aireko garraioaren segurtasuna

dorre bikiak2003ko irailaren 11n New Yorken gertatu ziren atentatuek mundu osoa harri eta zur utzi zuten. Egun hartatik gaur egun arte aldaketa asko eman dira edozein motako segurtasunean, baina, batez ere, hegazkinen segurtasunean eman den aldaketa ikaragarria izan da. Aldaketa hauen helburua nazioarteko aireko bidaietan bidaiarien konfiantza berreskuratzea izan da.

Aipatutako atentatu hauen ondorioz, gauza asko aldatu ziren eta dira ia mundu osoko aireportu eta hegazkinetan. Aireportuetan, esaterako, poliziaren presentzia areagotu egin zen jarri ziren, hau da, segurtasuna handitu egin zen eta, beste neurri batzuen artean, bidaiarien maletak hobeto miatzen hasi ziren. Beste alde batetik, hegazkinen barruan ere polizia jarri zen. Azken neurri honekin, nahiz eta iritzi ezberdinak egon, jende asko alde jarri zen esanez segurtasuna aldamenean eramanda konfiantza gehiagoz bidaiatuko zutela.

likidoak ezAurreko batean, lege berri bat sartu zen indarrean, likidoen murrizketa hegazkinetan, hain zuzen ere. Hemendik aurrera, Europar Batasuneko bidaiariok 100 mililitro likido, pasta edo lozio baino ezingo dugu eraman. Eta, gainera, koloniak, xanpuak, kremak, eta abar poltsa gardenetan eraman beharko ditugu. Aldi berean, beroki eta txaketak kendu beharko ditugu eskanerretik pasa aurretik. Dena den, medikamentuak, haurrentzako janariak eta dieta berezientzako likidoak igotzeko aukera izango dugu baldin eta bidaian zehar kontsumitzeko badira.

Aurreko guztia kontuan izan eta prestatuta joan edonora bidaiatzeko asmoa duzuela ere, hegazkina galdu nahi ez baduzue, behinik behin!

No comments yet.

Utzi erantzuna

-->