Aldaketak aurtengo EGAko atariko proban eta beste kontu batzuk

Irudia: ikasbil.net

Irudia: ikasbil.net

Zabalik dago 2015eko 1. deialdian EGA azterketarako matrikulatzeko epea. Matrikulaldia urtarrilaren 7tik 21era arte izango da (eguerdiko 12ak arte) eta hementxe duzue matrikula egiteko helbide zuzena.

Ondorengoak dira aurtengo azterketa egunak:

  1. Atariko proba: otsailaren 21ean
  2. Proba idatzia: martxoaren 7an eta 14an.
  3. Ahozko proba: maiatzaren 22an eta 23an / maiatzaren 29an eta 30an.

Azterketen egutegi osoa hementxe ikus dezakezue.

Atariko proba

Antza denez, aldaketekin dator aurten atariko proba. Triptikoan irakur dezakegunez, probak 65 item izango ditu (azken urteetan 85 izan dira) eta gainditzeko langa 46 erantzun zuzenekoa izango da.

2015 urteko Euskararen Gaitasun Agiriaren (EGAren) azterketa-eredua finkatzen duen Aginduan, 2014ko azaroaren 28koan, hauxe irakur dezakegu:

Atariko proba.

1.– EGA azterketako proba idatzian eta ahozkoan parte hartu ahal izateko, atariko proba gainditu behar da.
2.– Atariko proba aukera anitzeko test bat da, 65 item dituena.
3.– Atariko probak 50 minutuko iraupena du.
4.– Atariko probako itemek hizkuntzaren erabilera egokia eta zuzena neurtzen dute.
5.– Erantzun okerrengatik ez da punturik kentzen.
6.– Gainditzeko langa 46 erantzun zuzenekoa da; muga hori berdintzen edo gainditzen duten azterketari guztiak azterketaren hurrengo fasera aurkez daitezke, inolako numerus claususik gabe.
7.– Atariko proba gainditu dutenen kopurua aurkeztutakoen % 50era iristen ez bada, azterketari onartuen multzoa era honetan zabalduko da: 46ko langara iristen ez direnen artetik, 46tik hurbileneko puntuazioak ere onartuko dira, azterketa horren gainditze-ehunekoa % 50era iritsi arte. Puntuazio hori hartuko da gainditze-langatzat.

EGA 2015: Lehenengo deialdia

Informazio gehigarria:

Jakingarriak:

Gogoratu gure txoko honetan ere topatu ahal izango duzuela EGA lantzeko materiala (urte ezberdinetako azterketak online egiteko aukera, etab.):

,

No comments yet.

Utzi erantzuna

-->