Azken berrehun urte hauetan, 70 animalia espezie inguru desagertu dira eta beste hainbat ere galtzeko zorian daude. Garai batean, klima-aldaketen eta glaziazioen edo kataklismoren baten ondorioz desagertu ohi ziren animaliak; gaur egun, ordea, desagerpen horiek beste kausa artifizial batean oinarritzen dira: gizakia.
Betidanik izan dugu aseezintasun kutsu bat gure alde primitiboan. Inoiz ez dugu mugarik eduki, eta atzera bueltarik ez dagoenean konturatzen gara arazoaren garrantziaz. Horixe gertatu da, besteak beste, animaliekin. Jarduera batzuek eragin zuzena izaten dute naturan, hala nola, industrien ugaltzeak eta burugabekeriak azpiegituren eraikuntza masiboarekin batuz, bizidun hauen gainbehera ekarri du. Industria Iraultza zela eta, XVIII. mendean langileak fabrika inguruetan pilatzen joan ziren eta pixkanaka aglomerazio horiek hiriak sortu zituzten. Harrezkero, hiriak hazten joan dira eta, bien bitartean, animalien erreinuak murrizten eta txikiagotzen. Hori ez da eragile bakarra, legeztatu gabeko ehizak ere min handia egiten dio animalien populazioari. Ez dakit nola den gai gizakia horrelako ankerkeriak egiteko, errukirik izan gabe animaliak akabatzeko.
Horrez gain, naturan eragiten duten beste hainbat zeharkako jarduera daude, suteak eta gehiegizko turismoa adibidez. Gehienetan basoetan sortzen diren suteak gizakiak sortutakoak izan ohi dira, gaizki itzalitako zigarroak eta kristalezko botilak dira su-eragile nagusienak. Turismoak ere badu zer esana. Azken urte hauetan, igoera nabarmen bat izan du sektore honek, batez ere, naturarekin loturik dauden abenturazko ekintzetan. Gu konturatu gabe, animaliak gertutik bizi izan nahiak kalte larriak sortu ditu euren habitatean. Safariak dira adibide garbienetakoak. Animalien desagerpenari buruz ideia garbi bat izan dezazuen, irakurri hau.
Irtenbideren bat aurkitu nahi badugu, neurriak hartzen hasi behar dugu, zeharkako eta zuzeneko jarduera hauek ekiditeko. Debekatutako ehizaren inguruan amanda gogorragoak eta basozainen aldetik kontrol handiagoak ezarriko nituzke, batez ere, ohikoa den herrialdeetan, Brasilen adibidez. Industrien isuri kimikoak gelarazteko, berriz, iragazketa sistema aurreratuago eta naturarekiko lagunkoiagoak instalatzea da aukeretako bat. Zeharkako jarduerak saihesteko geure buruak konzientzatu behar ditugu, gustuko ez ditugun hainbat konpromiso hartuz. Orain zuen esku uzten dut. Nik mezulariaren lana egin dut, zuei mezua egia bihurtzea tokatzen zaizue. Izan ere, Nietzschek esan zuen moduan: “Garai guztietako adimentsuenek ere errukia sentitzen dute animaliengatik”.
Hona hemen gaiaren inguruan beste esteka interesgarri bat, pena hau ere gaztelaniaz egotea.
No comments yet.