Arauak lantzeko ikastaroarekin jarraituz, oraingoan diptongoz bukatzen diren izenen deklinabideaz mintzatuko gara. Halaber, 3 eta 4 zenbakien deklinabidearekin egoten diren nahasketak argitzen saiatuko gara.
DIPTONGOZ BUKATZEN DIREN IZENEN DEKLINABIDEA
– Diptongoz bukatzen diren hitzak, oro har, bokalez amaitzen diren gainerako izen guztiak bezala deklinatuko dira: uztailaren lauan, zenbait kristauk, zelaitik, jaitik, garaian, e.a.
– Salbuespenak:
o gau hitzaren kasu hauetan: gauez, gaueko, gauean;
o lau izenordain bezala jokatzen denean: laurak etorri ziren. Lauretan joango gara, e.a.;
o monosilaboek instrumentalean (-z) honela egingo dute: edozein gaiez mintzatu. Jaiez jai ibili,
Araua osorik.
_____________________________________________
ZENBAKIEN DEKLINABIDEA
Hiru
1) Hiru izena denean, bokalez bukatzen diren gainerako beste edozein sintagma bezala deklinatuko da: hiru, hirua, hiruak (abs); hiruk, hiruak, hiruek (erg), e.a. Â
2) Izenordain baten funtzioa duenean (alegia, sintagma osoa berak bakarrik osatzen duenean), honelaxe deklinatuko da:Â Â Â Â
Â
mugagabea  |
plurala  |
hiru  |
hirurak  |
hiruk  |
hirurek  |
hiruri  |
hirurei  |
hirurik  |
—  |
hirutan  |
hiruretan  |
hirutako  |
hiruretako  |
hirutatik  |
hiruretatik  |
hirutara  |
hiruretara  |
hiruren  |
hiruren  |
hirurekin  |
hirurekin  |
hirurentzat  |
hirurentzat  |
hirurez  |
hirurez  |
Â
3) Hau hiru zenbakiari bakarrik dagokio eta ez hamahiru, hogeita hiru, berrogeita hiru eta gaienerakoei, hauen pluraleko deklinabidea hamahiruak, hogeita hiruak, berrogeita hiruak, e.a. baitira. Â
 Adibidea: Atzoko hirurak etorri ziren, baina beste hamahiruak etxean gelditu ziren.Â
Lau
Lau zenbakiaren kasuan Euskaltzaindiak hau erabakitzen du:Â Â
Â
1) Lau izena denean, bokalez bukatzen diren gainerako beste edozein sintagma bezala deklinatuko da: lau, laua, lauak (abs); lauk, lauak, lauek (erg), e.a. Â
2) Izenordain baten funtzioa duenean (alegia, sintagma berak bakarrik osatzen duenean), honelaxe deklinatuko da:
mugagabea |
plurala |
lau |
laurak |
lauk |
laurek |
lauri |
laurei |
laurik |
— |
lautan |
lauretan |
lautako |
lauretako |
lautatik |
lauretatik |
lautara |
lauretara |
lauren |
lauren |
laurekin |
laurekin |
laurentzat |
laurentzat |
laurez |
laurez |
3) Hau lau zenbakiari bakarrik dagokio eta ez hamalau,hogeita lau, berrogeita lau eta gainerakoei, hauen pluraleko deklinabidea hamalauak,hogeitalauak, berrogeitalauak, e.a. baita.
4) Analogiaz sortu diren zazpirak, zortzirak etahorrelakoak bigarren mailan utzi beharko lirateke euskara idatzian, hauekbokalez bukaturiko izenak bezala deklinatzen baitira: seiak, seietan,seietatik, e.a. Adibidea: Atzoko laurak etorri ziren, bainabeste hamalauak etxean gelditu ziren.
Â
Laburtuz:
Â
Hiru eta lau zenbatzaileek, zenbakiak berak izendatzeko erabiltzen ez direnean, deklinabide berezia dute:
- Mugagabean, bokalez amaituriko gainerako hitzen antzera: hiruk, hiruri, lautan, lautatik, e.a.
- Pluralean, ordea, r bat behar dute: hirurak, hirurei, lauretan, lauretatik, e.a.
Araua osorik.
No comments yet.