Aste Santua Jesukristoren hilketa gogoratzeko tartea da. Oroitzapen horren barruan, garizuma dugu. Kristautasunaren aldi liturgikoa hau Aste Santuaren aurreko 40 egunetan ospatzen da, Pazkorako prestakizun gisa, eta otoitza, baraua eta limosna egitean datza. Berrogei egun horietan ezin da haragirik jan, esaterako. Egia da gure gertuko tokietan prozesio batzuk egiten direla egun hauetan. Egia da, halaber, fededunek ekimen hauetan parte hartu eta askok sentitu egiten dituztela egun hauek, baina badira beste asko erlijioa alde batera utzi eta opor garaitzat hartzen dituztenak. Beraz, nire galdera ondorengoa da: Aste Santua erlijio-ospakizuna, edo erlijioa aprobetxatuz oporretara joateko tartea da?
Zenbait tokitan asko errespetatzen da Aste Santua: Sevillan, Valladoliden… Hain urrutira joan gabe, Seguran prozesio garrantzitsuak egiten dira. Prozesio hauetan, Jesukristok bizi izandakoa gogoratzeko, herrikoek pauso izeneko figura erraldoi eta pisutsuak eramaten dituzte euren bizkarretan. Kofradiak izaten dira dira honen guztiaren arduradunak, eta komeni da jakitea pauso horietako bakoitza eramateko 60 bat pertsona behar izaten direla lehen aipatutako pisu itzelagatik.
Aurrekoa, baina, Aste Santuaren aurpegi bat baino ez da. Beste muturrean, kilometrotako auto-ilara izugarriak ditugu. Jende askok egun hauek oporretara joateko baliatzen ditu, Aste Santuaren benetako esanahia ahaztuz. Kotxea hartu eta kanpora joaten dira asko eta asko egun batzuk pasatzera, eguneroko lana, estresa eta zereginak alde batera utzi nahian. Espainia osoko errepideak kotxez betetzen dira eta istripu mordoa gertatzen da. Egun hauetan, zoritxarrez, heriotza tasa nahiko handia izaten da etengabe komunikabideek azaltzen diguten bezala. Bidaia egin ondoren, turistak prozesio garrantzitsu horietara joan joaten dira; baina ez benetan sentitzen dutelako, ikuskizun bat gehiago gisa hartzen dutelako baizik. Garizuma ere oso jende gutxik errespetatzen du eta horrela luze joko genuke gai honen inguruan.
Aurreko guztia kontuan izanda, hurrengo galderaren inguruan gogoeta egin dezazuen proposatu nahi dizuet: Aste Santua, oporra ala erlijio kontua da zuentzat?
No comments yet.