About Maite

Author Archive | Maite

Ekonomia

EKONOMIA BALIABIDEAK

ESKARIA ETA ESKAINTZA

ARTIKULU INTERESGARRIAK

Comments { 0 }

ANARIREN ZEBRA


Adi, denok!! Anariren azken diska kalean da!!!! Gaur izango da bere azken lana aurkezteko prentsaurrekoa Bilboko Bilborock aretoan, eguerdiko 12:30ean.
Bai, azkenean, iritsi da eguna! Anarik gaur aurkeztuko du ZEBRA, doinu eta letra hunkigarriz betea. ..
5 urte igaro dira bere azken lana Habiak (Esan Ozenki Records 2000) plazaratu zuenetik; diska benetan arrakastatsua, kritika ezinhobe eta laudorio ugari jasotakoa. Ordundik hona, gauza mordoa ikusi, ikasi eta bizi izan ditu Anarik eta beraien isla dira, ausart banaiteke esatera, hamar kanta berri hauen letrak, tentuz irakurriz, lerroen arteko zirrikitu guztietan suma daitezkeenak…

Mila gauza esan daiteke, eta esan da, abeslari paregabe honi buruz : Nick Cave edo PJ Harveyren antza hartzen diogula, bere letren sakontasunak amildegiaren ertzean uzten gaitula…mila historia eta mila istorio. Guk bakarra esango diogu:

Anari maite zaitugu ez zure letrengatik, ez zure abesteko moduagatik, ez zure ahotsagatik…zaren bezala izateagatik baizik!! Zorterik onena opa dizugu zure abentura berrian…

Zebraren abestiak entzun nahi badituzu, klikatu hementxe edo argazki gainean. Abestien hizkiak irakurri nahi izanez gero, berriz, hementxe sartu. Ea gustukoa duzuen!


Eguneratzea (2005-11-25):

Berriak Anariri egindako elkarrizketa irakurri nahi duzu???

Anarai bere musikariekin

Comments { 5 }

Esaldion artean bada zuzena denik?

Lagun arteko eztabaida luzea izan dugu. Esaldion artean bada zuzena denik?

  • Gure herria hain da txikia, ez duela plazarik ere.
  • Gure herria hain da txikia, plazarik ere ez duela .
  • Gure herria hain da txikia ze, plazarik ere ez duela.

Euskaltzaindiak dionez, -(e)la atzizkiak ez du lekurik perpaus kontsekutiboetan (EGLU-V, 450.or.), nahiz eta ahozko hizkeran, bereziki, aski zabalduak egon (Hegoaldean, batez ere). Euskal tradizioan, -(e)la atzizkiak ez du inoiz balio hori izan. Hona euskarak erabili dituen bideak:

  • Menderakuntza:
    1. Gure herria hain da txikia/hain txikia da, non plazarik ere ez bait(u)/(du)en.

      Gure herria hain da txikia/hain txikia da, ezen plazarik ere ez bait(u)/(du)en.

Aurreko bi egitura horiek dira erabilienak. Nolanahi ere, hiru ohar egin behar ditugu:
1) perpaus nagusiko maila-hitza (hain), gehienetan, adjektiboari loturik agertzen zaigu (hain txikia);
2) ezen partikulak aldaera bat baino gehiago ditu (eze, ze);
3) perpausen ordena aldakorra bada ere, lehenengo, maila-hitza edo kuantifikazioa daraman perpausa ematen dugu, eta ondorioa gero.

  • Alborakuntza:
    1. Plazarik ere ez du gure herriak, hain da txikia.

      Gure herria hain da txikia/hain txikia da, non/ezen plazarik ere ez du.

Ikusten duzunez, lehenbiziko esaldiak ez du inolako lokailurik, eta alborakuntza biluzia da (koma besterik ez duzu bi perpausen artean). Horrelakoetan, bada, perpausen ordena aldatzen dugu sarritan: hain da txikia bukaeran emanik dago. Batik bat, ahozkoan erabiltzen dira esaldi horiek, eta intonazio berezia izaten dute; horregatik aldatzen da ordena (maila-hitzak indar berezia hartzen du adizkiaren aurrean).
Bigarren esaldiak, berriz, lokailua (non, ezen) darama, baina ez du menderagailurik (bait-/-(e)n); hortaz, alborakuntzaren barruan sartu behar dugu, nahiz eta menderakuntzazko esaldien tankera izan.

Zer deritzozue? Ondo erabiltzen al duzue egitura hau? Edozein zalantza baduzue edo azalpena ez bada argia, esan lasai …

Comments { 7 }
-->