About Maite

Author Archive | Maite

Eguberri on!

Euskaljakintzako kide guztion izenean, Eguberri On eta 2009 zoriontsua -osasun, maitasun eta diruz (?) betea- opa dizuet. Horretarako, hementxe duzue gure Eguberri kanta. Berehala konturatuko zarete Vienako ume abeslarien antza handirik ez dugula, baina, tira, asmoa omen da garrantzitsuena… 😉

Comments { 6 }

Gipuzkoa Kirolak Saria Jakintza Ikastolarentzat

Donostiako Kursaal Aretoan atzo ospatu zen ekitaldian, gure ikastolako kirol arduraduna den Arantza de Juan izan zen Foru Aldundiak banatzen dituen Gipuzkoa Kirolak Saria jasotzera oholtzara igo zena.

Sari garrantzitsu hau gure ikastolan, kirolaren esparruan, burutzen ari den lana aitortzera dator. Izan ere, ikaragarria da eskola kirolaren antolakuntzan mugitzen ari diren ikasle, ikasle-ohi eta guraso kopurua. Arantza de Juan, kirol koordinatzailearen eskutik borondatezko laguntzaileen “batailoi” bat dago ikaragarrizko lana egiten gure seme-alabekin. Horientzat guztientzat da sari hau. ZORIONAK!!!

Comments { 1 }

Zergatik bihurtu gara hiperkontsumista azken 20 urteotan?

GONBIDAPENA

ZER: Alizia Sturtze historialariaren hitzaldia

EGUNA: Abenduak 15 (astelehena)

LEKUA: Ordiziako D’elikatuz gunean

ORDUA: 19:00etan

GAIA: Zergatik bihurtu gara hiperkontsumista azken 20 urteotan?

HIZLARIA: Alizia Sturtze historialaria da eta GAIAK argitaletxearen giza eta gizarte-zientzien saileko arduraduna. Artikulugilea da GARA egunkarian eta hainbat liburu idatzi ditu; besteak beste, “Agotak, juduak eta ijitoak Euskal Herrian”, “Sorginen kontrako errepresioa Euskal herrian”, “Esklabotzaren historia”, eta “Historiako prozesurik garrantzitsuenak”

ANTOLATZAILEAK:

Hitzaro Euskara Elkartea

Ordiziako Udala

Comments { 1 }
-->