Gaur egun pil-pilean dagoen gaia tuneatutako autoena da. Tuning-a nork bere autoari nahi duen itxura ematearen ekintza da. Batez ere, Alemanian praktikatzen da hau, bertan sortu baitzen 1960 eta 1970 urte inguruetan. Dena den, eragin gehien izan duen estiloa Estatu Batuetakoa da, bertako kaleetan imajina ezin daitezkeen autoak ikustea posible baita. Autoaren originaltasuna lortzeko tuneatzen du jende gehienak. Fenomeno hau gazteen artean hedatu da, batez ere. Jendeak sekulako dirutza xahutzen du horrelako autoetan, karrozeria nahiz barnekoa aldatzen.
Egia da, kalean hauetako auto bat ikustean arreta galdu eta begira geratzen garela. Batzuetan ateratzen duten neurrigabeko hotsagatik eta beste batzuetan, aldiz, diseinua gustuko dugulako. Kontua da, kotxe hauek errepidean ibili ahal izateko, baimen berezi bat behar dutela motorrean aldaketaren bat egina badute.
Estilo mordo bat daude: Importe, Custom, Rat, Barroco, Extreme… Esan daiteke komunitate bakoitzak bere estiloa duela eta bertako autoei nabari zaiela.
Tunina moda bat bezala har dezakegu, diseinua eta pertsonalizazioa gustatzen zaion jendearen artekoa. Batzuentzat tuneatzen ikasteak denbora luzea darama baina beste batzuek gustuz egiten dute eta dirutza gastatzeko prest daude.
Jendeak helburu ezberdinetarako tuneatzen ditu autoak. Batzuek kotxeak beraien “tokea�izan dezaten tuneatzen dute. Gehiengoek, ordea, lasterketetan lehiatzeko prestatzen dituzte.
Jarraian datorren bideoan ikus dezakezue ez dela aparteko autorik behar tuneatzeko:
Iruzkin berriak