About anazabal

Author Archive | anazabal

Zorionak eta Urte Berri On!

Urtea amaitzeko, artikulu berezi bezain umoretsu batekin natorkizue. Ez pentsa euskaljakintza irakurtzen duzuenoi zorion mezua bidaltzea ahaztu zaigunik, ezta gutxiagorik ere! Kontua da, zorion postalek sortzen duten zirrara eskasa ikusita, zerbait originalagoaren bila ibili garela. Miaketak bere fruituak eman ditu eta gabon kanta batzuk grabatzea otu zaigu.

Ez ezazue pentsa lan erraza izan denik, 25 neska mutilen ahotsa konkordatu beharra izan baitugu Maite gidari genuela. Eskertzekoa da Anariren laguntza, berak egin baititu grabaketa lanak. Irudika ezazue zer nolako arrakasta izan duen gure ekimenak, ikastola osoak gure kantuen bidez jaso baitu zorion mezua. Benetan txundigarria!!!

Profesional mailara iristeko asko geratzen zaigun arren, intentzio onenez egin dugu. Jarraian entzun ahal izango dituzue, bada, gure kantak. Bukaerara arte iristeko kemena eta adorea izatea gomendatzen dugu; izan ere, bertan baitago onena!!! ­čÖé Jaso itzazue, gu guztion partez, zorionik beroenak eta amaitu baino hobeto has ezazue urte berria.

Comments { 14 }

JENTILAK ATAUNEN !!!!

Goierriko Hitzatik ateratako argazkia26 urte igaro dira jentilek Ataun zapaldu zuten lehen alditik. Jentilen etorrerari esker, oroitzapenetan ditugun antzinako pertsonaiak, kontakizunak, gertakizunak├óÔéČ┬Ž gogoratzeko aukera dugu urtero. Tradizio bilakatu da Ataunen, San Martin jaietan, Jentilen Etorrera: bi munduk, jentilek eta kristauek, bat egiten dute herrian. Antzerki soil bat ematen duten arren, jendea biltzen duela ezin ukatu. Ekitaldia bihar, hilaren 4an, ospatuko da arratsaldeko 18:00tan eta Jentilen pasadizoez gozatu ondoren, hotzak baztertzeko, 22:00ak aldera Akelarrea izango da plazan.

Aipatu gabe ezin gera daiteke, bestalde, aurten lehenbiziko aldiz antolatu duten herri mailako mondeju lehiaketa. Bertan, edozein herritarrek parte har dezake eta gomendatzen da giroa alaitzeko garai bateko jantziez apainduta joatea.

Gerturatu eta dastatu Ataungo mondejuez 14:00etan Kalustran egingo den bazkaria!

ZATOZ ETA GOZA EZAZU! ATAUNEN MITOAK BIZIRIK DAUDE !

Comments { 2 }

euskaljakintza berriz abian!

eusklajakintza2_1

Kaixo euskaljakintzako irakurle guztioi !!!

Dagoeneko urduritzen hasiak bazeundeten ere, ekin diogu ikasturte berriari eta honekin batera, nola ez, euskaljakintza aurrera eramateko planari. Euskarako klaseak emateko erabiltzen dugun era berri hau askoren lana eta esfortzuari esker egina da. Aurtengoan, 25 ikasle xumek osatzen dugu DBHO 2ko gela eta artikulu eta euskararako baliagarri diren hainbat ideia argitaratuz joango gara, bloga osatzen, egunez egun. Izan ere, ez gaude orain arte euskaljakintza irakurtzen zenuten guztioi zer irakurri ez dakizuela uzteko prest !!

euskaljakintza2_3Zoriontzekoa da, bestalde, joan den urtean gure ikaskide izandakoek egindako lana, ospe handia eduki baitu zuek egindako ahaleginak, ez baita ahaztu behar euskaljakintzak jaso zuen saria. Horregatik, espero dugu tarteka zuen artikuluez jendea aho zabalik uzten jarraitzea. Urte honetako lan zabala ikusirik, ez gaude hori guztia ezerezean uzteko prest eta ea guk ere beste hainbeste egiterik dugun!

Niri dagokidanez, esan, iaz blog berri bat egiten hasteko ausardia izan nuela lagun batekin, baina bistan geratu zen ez dela goizetik gauera blog bat jendaurrera irteten, ideia berri asko eta lana suposatzen baititu. Nik uste, ideia honekin bat etorriko direla bloga egiten saiatu ziren gainontzeko kideak. Egia esan, pixkanaka hazten joan den euskal blog ezagunenetariko batean parte hartzeko abagunea ez da egunero edukitzen. Hori dela eta, pil-pilean dagoen orri honekin jarraitzeko gogo biziz nago. Egia esan, iazko ikasturtean orri honetan artikulu pare batean parte hartu nuen eta bizpahiru iruzkin idaztera ere ausartu nintzen!

Iazkoei lekukoa hartu ostean, gaurtik aurrera gure esku dago euskaljakintzaren geroa; beraz, ekin diezaiogun lanari lagunok!!!

euskaljakintza2_2

Comments { 14 }
-->