About anazabal

Author Archive | anazabal

Gero eta auto tuneatu gehiago

auto tuneatuaGaur egun pil-pilean dagoen gaia tuneatutako autoena da. Tuning-a nork bere autoari nahi duen itxura ematearen ekintza da. Batez ere, Alemanian praktikatzen da hau, bertan sortu baitzen 1960 eta 1970 urte inguruetan. Dena den, eragin gehien izan duen estiloa Estatu Batuetakoa da, bertako kaleetan imajina ezin daitezkeen autoak ikustea posible baita. Autoaren originaltasuna lortzeko tuneatzen du jende gehienak. Fenomeno hau gazteen artean hedatu da, batez ere. Jendeak sekulako dirutza xahutzen du horrelako autoetan, karrozeria nahiz barnekoa aldatzen.

Egia da, kalean hauetako auto bat ikustean arreta galdu eta begira geratzen garela. Batzuetan ateratzen duten neurrigabeko hotsagatik eta beste batzuetan, aldiz, diseinua gustuko dugulako. Kontua da, kotxe hauek errepidean ibili ahal izateko, baimen berezi bat behar dutela motorrean aldaketaren bat egina badute.

Estilo mordo bat daude: Importe, Custom, Rat, Barroco, Extreme… Esan daiteke komunitate bakoitzak bere estiloa duela eta bertako autoei nabari zaiela.

Tunina moda bat bezala har dezakegu, diseinua eta pertsonalizazioa gustatzen zaion jendearen artekoa. Batzuentzat tuneatzen ikasteak denbora luzea darama baina beste batzuek gustuz egiten dute eta dirutza gastatzeko prest daude.

Jendeak helburu ezberdinetarako tuneatzen ditu autoak. Batzuek kotxeak beraien “tokea�izan dezaten tuneatzen dute. Gehiengoek, ordea, lasterketetan lehiatzeko prestatzen dituzte.

Jarraian datorren bideoan ikus dezakezue ez dela aparteko autorik behar tuneatzeko:

Comments { 2 }

Urduritasuna, lagun ala etsai?

urduritasunaAzterketa garaian gaudenez, gai ezin interesagarriago batekin nator: azterketan pasarazten dizkiguten urduritasunak, alegia. Izan ere, gu hain urduri ikusita, zergatik jarraitzen dute irakasleek azterketak jartzen? Ez al dago ikasitakoa ebaluatzeko beste modurik? Galdera hau askotan egiten diogu gure buruari.

Kontua da, jende askori gertatzen zaiola azterketa bezperan edo egunean bertan ohikoa ez den gorputzaldian egotea: buruko edo tripako mina, kontrola ezin daitekeen urduritasuna, kontzentratzeko arazoa… Asko dira azterketa modu erosoan egiten uzten ez diguten faktoreak. Baina, nik uste dut denoi gehien eragiten digun alderdia azken uneko presena dela. Orduan, etortzen zaizkigu aurretik egin ez izanaren damuak.

Azterketa gaizki aterako zaizulako ustean bazaude, urduritasuna areagotzea besterik ez duzu lortzen. Dena ahazten bazait? Azterketa uste baino zailagoa bada? Galdera hauek dira ekidin beharko genituzkeenak. Ahal den neurrian, ikasi eta ikasitakoa agertzen saiatu behar da. Dena den, batzuek berezkoa dute urduritasuna. Neurri txikian bada ere, ea laguntzen dizuedan aholku txiki hauez larritasuna saihesten:

  • Azterketako materiala ahalik eta ongien ikasita eraman, klasean arreta jarriz (hau datorrenenerako utziko dugu), zalantzak argituz…
  • Laguntza eskatu gurasoei edo lagunei gertatzen zaizuna normala dela ikusteko. Zuk pentsatu ez arren, asko egon daitezke egoera berean.
  • Azterketa ongi egingo duzula pentsatu. Nork bere buruan konfiantza izan behar du. Momentu horretan ideia edo pentsamendu negatiboak baztertzen saiatu.
  • Egindako akatsak onartu.
  • Zaindu eta lasaitzeko arnasketa ariketak egin.
Comments { 4 }

Jar ezazu trikiti pixka bat zure bizitzan!

trikitiaArtikulu bat idatzi nahian nenbilela, trikitixari buruz hitz egitea otu zait. Gero eta gutxiago entzuten den instrumentua da baina bere garaian plaza asko dantzan jartzen zituena. Esan beharrean nago, gehienak Euskal Herriko instrumentutzat duela baina, egia esan, italiar instrumentua da. Jende gaztearen artean, gaur egun, ez du zirrara berezirik sortzen eta esan daiteke bere presentzia txikitzen doala urteen buruan. Niri, ordea, txikitatik eman dit atentzioa eta hori dela eta hasi nintzen ikasten. Euskal Herrian urteetan izan den ohitura bat dela uste dut eta euskal kultura barnean dagoen ekintza bat, besteak beste. Horregatik trikitixa pieza bat entzutean zerbait sortzen da nire barnean eta abestiak dioen bezala “odola dantzatzen zait soinua jotzean.�

Trikitixa hitza onomatopeia baten ondorio da, panderoarena, alegia, trikiti-trikiti-trikiti…eta normalean, pandero baten soinuaz lagundurik jotzen da.Lehen trikitixa 1889koa da eta teoria guztien arabera, trenbidea eraikitzen ari zirela italiarrek bertan ahaztutakoa. Segituan hartu zuen leku euskal kulturan eta erromerietan oihartzun handia izan zuen. Azken boladan asko aldatu da jotzeko era eta estiloa. Izan ere, adituek diotenez: “Ez bada aldatzen ez da mantentzen eta ez bada mantentzen hil egiten da.� Honen adibide garbia da Kepa Junkera trikitilaria, orain gutxi arteko trikitixa estiloa erabat aldatuta izugarrizko arrakasta lortu baitu.

Aurrez Kepa Junkera aipatu dudanez, bere abesti ezagunenetako pare bat joko ditut. Ea atsegin dituzuen.:smile:


Comments { 7 }
-->