Urtea amaitzeko, artikulu berezi bezain umoretsu batekin natorkizue. Ez pentsa euskaljakintza irakurtzen duzuenoi zorion mezua bidaltzea ahaztu zaigunik, ezta gutxiagorik ere! Kontua da, zorion postalek sortzen duten zirrara eskasa ikusita, zerbait originalagoaren bila ibili garela. Miaketak bere fruituak eman ditu eta gabon kanta batzuk grabatzea otu zaigu.
Ez ezazue pentsa lan erraza izan denik, 25 neska mutilen ahotsa konkordatu beharra izan baitugu Maite gidari genuela. Eskertzekoa da Anariren laguntza, berak egin baititu grabaketa lanak. Irudika ezazue zer nolako arrakasta izan duen gure ekimenak, ikastola osoak gure kantuen bidez jaso baitu zorion mezua. Benetan txundigarria!!!
Profesional mailara iristeko asko geratzen zaigun arren, intentzio onenez egin dugu. Jarraian entzun ahal izango dituzue, bada, gure kantak. Bukaerara arte iristeko kemena eta adorea izatea gomendatzen dugu; izan ere, bertan baitago onena!!! 🙂 Jaso itzazue, gu guztion partez, zorionik beroenak eta amaitu baino hobeto has ezazue urte berria.

26 urte igaro dira jentilek Ataun zapaldu zuten lehen alditik. Jentilen etorrerari esker, oroitzapenetan ditugun antzinako pertsonaiak, kontakizunak, gertakizunak… gogoratzeko aukera dugu urtero. Tradizio bilakatu da Ataunen, San Martin jaietan, Jentilen Etorrera: bi munduk, jentilek eta kristauek, bat egiten dute herrian. Antzerki soil bat ematen duten arren, jendea biltzen duela ezin ukatu. Ekitaldia bihar, hilaren 4an, ospatuko da arratsaldeko 18:00tan eta Jentilen pasadizoez gozatu ondoren, hotzak baztertzeko, 22:00ak aldera Akelarrea izango da plazan.




Iruzkin berriak