Ura, guztiok dakigun moduan, bi hidrogeno-atomoz eta oxigeno-atomo batez osatuta dagoen likidoa da. Jakina da, halaber, gu bizi garen lurra izeneko planeta honetan, toki ugaritan aurki dezakegula ura, munduko hiru laurdenak hartzen baititu. Ura, laku eta ozeanotan topa daiteke; baita hodei nahiz euri-tantetan ere.
Gizakiok, ur edangarria erabiltzen dugu geure higiene pertsonalerako, eta geure bizitzako egoera normalean ura edozein unerako behar izaten dugu. Gauzak horrela, baliabide naturalak murrizten ari dira hainbat arrazoirengatik.
Mundu mailan gizakion jaiotza-tasak gora egiteak erakarria izango litzateke lehenengoa. Gizaki ugari gaude munduan, eta guztiok baliabide naturalak ugaritasunez erabiltzen baditugu, azkenerako, errekurtsu horiek amaitzen joango dira.
Bigarrena ondorengoa izango litzateke. Azken urteetan eta aurten, bereziki, bizitzen ari garen neguek, urtarrilera arte ez du ez euririk ez hotzik egin, eragin handia izan dute ura erabiltzeko garaian. Euririk ez egiteak lakuak, urtegiak eta beste urik gabe utzi ditu, edo ohikoa dena baino hiru aldiz ur gutxiagorekin. Horren eraginez, zenbait herrialdetan jadanik hartu dituzte horren aurkako neurriak. Euskal Herriko zenbait herritan, adibidez, kale garbiketa ur ez edangarriaz egiten dute, edateko txarra denarekin, alegia. Beste zenbait lekutan, berriz, etxeetako uraren erabilera garestitzen hasiak dira erabilera hori kopuru batetik igotzean…
Hau guztia dela eta, hausnarketa egitea komeni da: baliagai naturalak zaindu egin behar dira eta ez nolanahi erabili. Guztiok hartu beharko genuke hau kontuan; izan ere, ondoren jasango ditugun efektuak guztion gaitzerako izango baitira.

Euskal kultura ikaragarri hazten ari da azken urte hauetan munduan zehar, nahiz eta Euskal Herrian guk geuk gehiegi ez bultzatu. Euskal Herriari dagokionez, ikastoletan eta beste zenbait kultur gunetan euskara sustatu nahi izan arren, gaur egungo gazteek (eta hain gazteak ez direnek ere) erdara erabiltzen dute euren artean komunikatu ahal izateko. Ez al da pixka bat tristea munduan zehar EUSKAL ETXEAK zabaltzea geure kultura ezagutu eta gertuagotik bizi ahal izateko, eta bertakoek beste hizkuntza bat erabiltzea geure hizkuntza den euskara erabili ordez?
Udazken kulturala dela eta, gaur arratsaldean, azaroak 4, hain zuzen ere, Beasaingo plaza dantzaz eta musikaz beteko da. Aurtzaka dantza taldearen ikuskizuna aurki dezakegu bertan euskal dantza mota ugariz josia.
Aurtzaka dantza taldeko dantzariek ikuskizun entretenigarria emateko asmoa dute aurtengo Beasaingo udazken kulturalean. Aurreko urteetan ere egin izan dute ikuskizun mota hau eta nahiko arrakastatsua gertatu zaie. 




Iruzkin berriak