Euskal kultura hemen eta kanpoan

euskal etxeaEuskal kultura ikaragarri hazten ari da azken urte hauetan munduan zehar, nahiz eta Euskal Herrian guk geuk gehiegi ez bultzatu. Euskal Herriari dagokionez, ikastoletan eta beste zenbait kultur gunetan euskara sustatu nahi izan arren, gaur egungo gazteek (eta hain gazteak ez direnek ere) erdara erabiltzen dute euren artean komunikatu ahal izateko. Ez al da pixka bat tristea munduan zehar EUSKAL ETXEAK zabaltzea geure kultura ezagutu eta gertuagotik bizi ahal izateko, eta bertakoek beste hizkuntza bat erabiltzea geure hizkuntza den euskara erabili ordez?

Euskal etxe ezberdinei dagokienez, gero eta gehiago zabaltzen ari dira, batez ere, Hego Amerika aldetik: Argentinako hainbat lekutan aurki daitezke, Venezuelan , Perun eta Kolonbian berri bat ireki dute duela gutxi. Ipar Amerikan ere aurki daitezke batzuk: San Franciscon, New Yorken eta Idahon, esaterako.

Geure hizkuntza eta kultura ezagutzeko sortzen diren euskal etxeetan, Euskal Herrian egiten diren ekintzei buruzko informazioa biltzen dute eta beraiek euren lurraldeetan ekintza horiek burutzen dituzte. Euskal etxe hauetan talde eta giro polita sortzen dira, azkenean bertan elkartzen direlarik, geuk hemen egiten dugun moduan, afariak eta beste zenbait ekintza aurrera eramateko.

Euskal Herriari buruzko holako jakin-mina badago kanpoan, geure kulturak liluraren bat duelako izango da segur aski eta geuk ez genuke hain preziatua dugun hizkuntza eta kultura hori galtzen utzi behar.

No comments yet.

Utzi erantzuna

-->