Mr. Bean bueltan dugu egin berria duen bigarren filmarekin, “Mr. Bean´s Holiday� izena duena. Aktore honen izena, Rowan Atkinson da. Ingalaterran estreinatuko dute gaur bertan eta Espainian, berriz, bihar.
Film honen nondik norakoa gainetik azaltzen saiatuko naiz, ondoren, zuek nahi izanez gero, ikusi ahal izateko. Mr. Beanek egiten duen bidaia batean, ezusteko atsegin bat izaten du: elizak antolaturiko loteriaren lehenengo saria irabazi duela konturatzen da. Saria honetan datza: aste oso bat Frantzian bideo kamara batekin eta Cannes herrian egonaldia Zinemako festibala irauten duen bitartean.
Honela, Parisera joaten da bidetik dena grabatuz bere bideo kamara berriarekin. Cannesera eraman behar duen trenean igo aurretik, bertan dagoen bidaiari bati eskatzen dio ea faborez grabatuko duen nola sartzen den trenera. Baina berak ez dakiena da bidaiari hori, Emil Duchevsky, Errusiako zine zuzendari ospetsua dela eta bera ere Cannesera doala epaimahai bezala. Emil Mr Bean grabatzen hasten da, eta bere paperean murgildurik, tren estazioan gelditzen da trenak bere bidea jarraitzen duen bitartean (…).
Film honek itxura oso ona du. Badirudi barre egiten hasi eta gelditu ezin duzun horietako bat dela. Hori dela eta, aholkatzen dizuet estreinatzen denean ikustera joatea. Nire asmoa, gutxienez, hori da.
Bukatzeko, hemen uzten dizuet pelikularen zati bat. Pasarte hau ez bazaizue nahikoa iruditzen, badakizue zer egin behar duzuen, filma ikustera joan. Ea zuen gustukoa den!

Nori ez zaio noizbait gertatu kaletik joan eta baldosetako marrak ez zapaltzeko mania sartzea? Edota autoetako matrikulei nahigabe begia botatzea, zinetako aulkien ilarak kontatzea? Hauek guztiak hasieran mania txikiak dira, baina arazo larri bilaka daitezke, mendekotasuna sor baitezakete.
Hipnosiak kontzientziaren egoera aztoratzen duela esan dezakegu. Zergatik aztoratzen du baina? Norbaitek edota zerbaitek zirikatzen duen egoeran jartzen duelako. Gizakiok ohiko bi situazio bizi ditugu: esna-aldiarena eta ametsena. Bi estatus horietara era normalean iristen gara. Haatik, egoera hipnotikora teknika eta motibazio zehatz batzuen bidez baino ezin gara heldu, hipnologoaren bidez, alegia. Baina zeintzuk izan daitezke horretara iristeko arrazoiak? Besteak beste, hipnosia arrazoi terapeutikoengatik erabili ohi da. Pasa gaitezen, bada, gaia aztertzera.




Iruzkin berriak