Ez zaizu inoiz gertatu larunbat gau batean, neska laguna ez duzunean, zure ondotik pasatzen den itxura txarreko mutil bat neska lagunarekin ikustea??? Hau nire lagunek eta nik dugun kezka bat da. Azkenik, honen erantzuna aurkitu dugula uste dugu. Izan ere, aurrekoan Ordiziako zinema tokiko eskaileretan eserita geundela larunbat gauean, Kiska eta Sarri tabernatatik jendea ateratzen ikustean, ondorio batera iritsi ginen: errepikatzaileen %80ak ligatu egiten du. Teoria hau gero eta indar gehiago hartzen ari da. Badirudi gaur egungo neskak mutil “bihurriak�, nolabait esateko, nahiago dituztela. Ados al zaudete gure teoriarekin???
Adibide gisa, nire lagun-taldean gertatzen dena azalduko dizuet. Izan ere, errepikatzaileen artean %75ak neska du; errepikatu ez dugunon artean, aldiz, % 100ak ez du neskarik bere alboan. Beraz, nire teoriaren abiapuntua gure egoera izan daitekeela esan dezakegu.
Hala ere, badakigu bolada hau modaz pasatuko dela edo hori espero dugu, behintzat. Unibertsitatera joateko asmoa dugu gehiengok eta jadanik buruan dugu egia ote den bertan gehiago ligatzen dela. Egia bada, filmetan ikusten diren gertaera bitxiak bizi ahal izango ditugu.:wink: Hala ere, oraindik ia urtebete itxaron beharko dugu gertaera hauek egia diren edo ez jakiteko.
Gainera, esan beharrean nago, Gabon hauetan teoria honek indarra galduko zuelako esperantza izpi bat banuela (jendea gehiago ateratzen da, denok alaiago gaude oporretan…). Tira! Ezer ez!!! Lehen bezala gaude…Dena den, beste teoriaren bat baduzue, niri eta nire lagunei gustatuko litzaiguke jakitea. Eta zuek zer moduz zabiltzate ligatzeko orduan? 🙂
Iruzkin berriak