Espero zen bezala, Samuel Eto´o jokalari kamerundarrak eraman zuen Afrikako urrezko baloia, Nigeriako African Conference Hall-ean ospatu zen galan. Bertan, bere taldeko presidente eta zenbait ordezkari alboan zituela, Afrikako futbol jokalari onena dela adierazten duen saria jaso zuen hirugarren urtez jarraian.
Aurreko urteetan ez bezala, aurtengoan izan ditu sari hau bere eskuetan erortzea arriskuan jarri duten lehiakideak. Chelsea taldeko Didier Drogba jokalari marfildarrak, Eto´ok baino bi puntu gutxiago bakarrik lortu zituen. Talde ingelesarekin egindako denboraldi bikainak, futboleko onenen artean tarte bat egitea balio izan dio.
Bartzelona taldeko presidentea eta taldekideak eskertu ondoren, Afrikako umeei eskaini zien saria. Ez dugu ahaztu behar, Eto´ok beste edonork baino gehiago bultzatu duela hirugarren munduko umeenganako laguntza, eta kirolean lortutako arrakastengatik ez ezik, bere herrialdeko umeen alde egindako lanagatik ere ezagutzen dugula jokalari hau.
Beraz, Samuel Eto´o futbolaria zoriontzea besterik ez zait gelditzen, eta futbola gustuko duzuenok, hemendik aurrera, sari honen banaketa arreta handiagoz jarraitzea espero dut, herrialde hauetatik ateratako jokalarietan egon baitaiteke, futbolaren etorkizuna, azkeneko urte hauetan ikusi ahal izan dugun bezala.
Gaia interesgarrria iruditzen bazaizue, jarraian topa dezakezue informazio gehiago:

Amaituak dira jadanik, aurreko urteko irailean hasi ziren lanak, eta urte askoren ondoren, Ordiziak itxurazko futbol zelai bat du, maila desberdinetako futbol talde ororentzat. Izan ere, orain arte belar naturalezko zelaia bazuen, baina bertan jubenil mailatik gorako taldeek joka zezaketen soilik, eta gainerakoek, ondoan zegoen “anexo� zelaian jokatu behar zituzten euren partiduak.
Kexa askoren ondoren, azkenean lortu da Ordizian futbol zelai onargarri bat eraikitzea. Gainera, futbol zelai berri hau eraikitzeaz gain, atletismoko pista berria ere eraikiko da, futbol eta errugbiko taldeen zelaia izango denaren inguruan. Beraz, Ordiziako kirol guneek berreraketa izugarria jasango dute urte honetan zehar, honen emaitza Ordizia bezalako herri batek merezi dituen kirol-instalazioak izango direlarik.
Izan ere, 19 urteko tenislari gazte hau, dagoeneko publizitate munduan etxe bat baino gehiagoko irudi bihurtu da. Denboraldi bikain bat burutu ondoren, munduko bigarren tenislari onena izatera iritsi da, eta honek “spot” honetan parte hartzeko aukera eman dio, eta noski, bere poltsikoak betetzeko ere! Nadalekin batera, Arsenalekko Thierry Henry futbolari frantziarra, Dirk Nowitzky NBAko jokalaria eta Jonny Wilkinson errugbilari ingelesa azaltzen dira. 




Iruzkin berriak