About irodriguez
Saretik askatu ezinik
Gero eta denbora gehiago xahutzen omen du gizakiak telebista nahiz bideojokoetan, eta bereziki guztiok presente dugun komunikabiderik berrienean: interneten. Egun bizi garen mundu teknologiko honetan, ezinbesteko bilakatu dela esatera ere ausartuko nintzateke, ekintza guztiak interneten bidez egitera mugatzen ari baikara.
Informazioaren aroan gaude eta, Firely Erresuma Batuko aholkularitza erakundeak Reuters albiste agentziari esan zionez, “informazioa 90eko hamarkadako droga bihur daiteke.” Eta arrazoi zuela frogatzen ari da pixkanaka-pixkanaka, interneten erabilera okerrak dituen ondorioez ohartzen ez garela baitirudi. Horien artean da internetarekiko menpekotasuna.
Adituek frogatu dutenez, astean 30 ordu baino gehiago internetera konektatuta igarotzen dituen pertsonak internet-adikzioa dauka; hala ere, teoria hau hipotesi bat besterik ez da. Izan ere, oraindik ez da lortu zehatz-mehatz adieraztea zer den gaixotasun hau (hala deitu badaiteke; izan ere, batzuk baiezkoan baitaude eta beste batzuk, ordea, ezezkoan).
Echeburua eta Griffiths psikologoek adierazi dutenez, adibidez, beste zenbait adikzio asetzeko baliabidea izan daiteke. Greenfieldek, aldiz, ABCNEWS.com webgunean 1.800 pertsonei buruturiko inkestaren arabera, ondorengo ezaugarrien ondorioa dela dio:
- Internetekin erlazionatutako arazo larriak izatea.
- Konektatuta igaro diren ordu kopurua ezkutuan mantentzea.
- Adina (zenbat eta gazteagoa izan, orduan eta arrisku handiagoa dago adikzio hau izateko).
- Ordenagailuaren aurrean esertzeko eta konektatzeko gogo bizia sentitzea uneoro.
Ildo horretatik, gaixoetan ematen diren kasu desberdinak aipatu behar dira. Kimberly Young psikologoak aztertu zuen bezala, honela antola daitezke:
IZENA | EZARPENAK | EDUKIAK | ONDORIOAK |
Adikzio ziber-sexuala | Helduentzako webguneak | Pornografikoak eta sexualak | Sare pornografikoen zabalkuntza |
Ziber-erlazioetarako adikzioa | Eztabaida-guneak, e-postak, txatak | Komunikazio interaktiboa beste erabiltzaileekin | Erreala eta birtuala dena nahastea |
Sarearen konpultsioak | Webgune komertzialak | Zori-jokoak, komertzio elektronikoa, enkanteak | Ludopatia |
Informazio bilatzaileak eta “arlote elektronikoak” | FTP eta TELNET | Sarean nabigatzea helbururik gabe eta intereseko gaiei buruzko informazioa bilatzea | Informazio-iturri desberdinak ez erabiltzea |
Dena den, arazoa, nire ustez, ez da menpekotasun hau izatea, adikzio honi aurrea ez hartzea baizik. Oso garrantzitsua da lehenbailehen detektatzea, denboraren eta intentsitatearen arteko erlazioa dela eta: zenbat eta denbora gehiago utzi adikzioari aurrera egiten, orduan eta sakonagoa da mina, eta zailagoa da sendatzen. Beraz, bi konponbide hauek kontuan hartu beharko lirateke. Alde batetik, heziketa, zein funtsezkoa iruditzen zaidan gazteek internetaren erabilera arduratsua ikasteko. Hau gurasoen, irakasleen eta gizartearen ardura da. Horretarako, gomendagarria izango litzateke haurrek sarrera mugatua izatea internetera, ordutegiari eta edukiei dagokionez; baita familiaren esku-hartzea laguntza profesionalarekin ere: pediatra adin txikikoen kasuan, eta, psikologoa, helduenean. Bestetik, gaixoari arazoa seriotasunez planteatzea eta irtenbide desberdinak eskaintzea. Esate baterako, gorputz-jarduera eta familiarekin komunikatzea.
Gainera, aipatzekoa da pertsona askok inkontzienteki pairatzen dutela internetarekiko menpekotasuna. Horregatik, multzo zabal honetan parte hartzen duzuen ala ez frogatzeko aukera ematen zaizue hemen.
Ondorioz, kontuz ibili eta deskonektatu internetetik lehenbailehen, gaitzak harrapa ez zaitzan!
Zorionak, Idoia!
Kaixo guztioi! Dakizuenez, 2009an sartu berri gara. Mirenen urtebetetzea izan zen lehenengoa ospatzen, baina aurtengoa 1991. urtean jaiotakook 18 urte beteko ditugun urtea ere izango da. Horien artean lehena Idoia dugu, gaur heldu baitzaio txanda; beraz, ZORIONAK IDOIA!
Ospatzeko, Euskaljakintzako guztion partez ondokoa prestatu dizugu, Idoia, zure gustukoa izan, eta egun berezi hau gogoan izango duzulakoan (18 urte ez baitira egunero betetzen!).
Gaurko hitza
- barra-barra 2022(e)ko irailak 13
- txatxar 2022(e)ko irailak 12
- freskura 2022(e)ko irailak 11
- landur 2022(e)ko irailak 8
- mokofier, moko-fier 2022(e)ko irailak 5
- moko-mokoan 2022(e)ko irailak 2
- aldabera 2022(e)ko irailak 1
euskaljakintza 9
Bilatu euskaljakintzan
Azken tuitak
Follow @euskaljakintza on Twitter
Iruzkin berriak