About jaizpurua

Author Archive | jaizpurua

Nire bihotzeko laztanari

Nire bihotzeko laztana:

Gauero, nire ametsetan murgildu baino lehen, zu zara nire pentsamenduak lotarazten dituena. Zurekin pasa ditudan momentu eder haiek gogoratuz, gaueko paradisuan barneratzen naiz. Paradisu honetan gure arteko harremana lehengo egoeran ikusten dut, soilik lagun moduan baina gaur egungoarekin konparatuz altxorra dela lagun izatea konturatu naiz.

Ondoan zintudanean beste pentsamendu batzuk nituen, baina pentsamendu horiekin urruntasuna bakarrik lor nezakeen. Eta hala izan da, ez nuen ikusten aurrean nuen altxor hura, nik kaxa osoa nahi nuen. Begiak itxiak nituen, zuk nire bihotzeko taupadak kontrolatzen dituzun moduan, nire begiak itsutu zenituen. Ez da zure errua, horrelakoa da maitasuna. Baina maitasuna ez al da gauza polit bat? Hori fikziozko irudietan bakarrik ikus daiteke, errealitatean kontrola ezin dezakezun sentimendu bat da. Honek printzea aukeratu eta zeharo itsutzen zaitu. Edozer gauza egiteko prest aurkitzen zara kaxa lortzearren, baina inongo posibilitaterik ez dagoenean, lurrera jausten zara zure hego apurtuekin. Nik bide hori aukeratuz, zure urruntasuna lortu dut.

Pentsatzen jarriz, agian, ez maitatzea izango al da konponbidea?? Esatea errazegia iruditzen zait, baina zu ahazten saiatzen naizen bakoitzean, lehengo irudiak berriro ere gorputz osoan zehar barreiatzen dira. Eta, lehengo moduan, zuk nire pentsamenduak lotaraziz, gezurrezko maitasunaren bila abiatzen naiz.

Comments { 0 }

Nafarroa Oinez 05: igandean denok hara!!


Igande honetan ere, urriak 16, beste egun zoragarri bat igarotzeko aukera izango dugu. Jakingo duzuenez, urtero legez, Nafarroa Oinez ospatzekotan da. Oraingoan, Iñigo Aritza ikastolari egokitu zaio festa hau prestatzea. Kilometroak jaian antzera zenbait ekintza, tailer, jolas eta kontzertu izango dira bertan. Egitaraua eta kokalekua zehatz-mehatz ikusteko klikatu hemen!

Ikastetxe hau proiektu potolo xamar batean murgiltzekotan da; izan ere, beste egoitza berri bat eraikitzekotan baitira. Beraz, euren xede nagusia babes soziala eta laguntza ekonomikoa lortzea da.

Gainera, 2005eko NAFARROA OINEZ-a berezia izango da. 25 urte beteko dira lehendabizikoa egin zenetik, eta behar den moduan ospatu nahi dugu, besteak beste, euskararen alde hainbeste egin zuen Jose Maria Satrustegi euskaltzale, antropologo eta etnografo sakandarra omendu nahi dugu.

Hortaz, berezia izanik, anima gaitezen bertara hurbiltzera. Baina, eguna iristen den artean, goza ezazue prestatu duten bideoaz eta abestiaz!

Abestia
NAFARROA OINEZ 2005 abestia jaitsi
“LANERA”
Hitza: Castillo Suarez
Musika: Ataka Kolorez

Gure basurdea basatia da
Nahiago du basoan bizi
Herrira jaistea baino
Nahiago du libreki bizi
Gure basurdea ausarta da
Belarriak tente ibiltzen da
Ehiztariengandik ihesi doa
Jende berria ezagutzeko

OINK OINK OINKNEZ
OINK OINK OINKNEZ
IBILIKO DA
OINK OINK OINKNEZ
OINK OINK OINKNEZ
IBILIKO DA

Gure basurdea nekaezina da
Traba guztiak saihestuko ditu
Nafarroa Oinezera jaitsi
(e)ta ezin hobeki pasatzeko

Ikastolan e(g)inen diogu harrera
Oinezaren alde dator lanera
Euskararen festara heldu da
Euskaltzaleekin elkartzera

OINK OINK OINKNEZ
OINK OINK OINKNEZ
IBILIKO DA
OINK OINK OINKNEZ
OINK OINK OINKNEZ
IBILIKO DA

GURE IKASTOLARA
IRITSI NAHI DUELAKO
GURE IKASTOLARA
IRITSI NAHI DUELAKO

Ilea latza eta sarria izanagatik
Letaginak luzeak izanagatik
Askotan muturka ibiliagatik
Jai giroan bera da nagusi
Maite dugu gure basurdea
Taldean ibiltzea gustuko duelako
Ikastolakoekin batera
Dantzatu egin nahi duelako

OINK OINK OINKNEZ
OINK OINK OINKNEZ
IBILIKO DA
OINK OINK OINKNEZ
OINK OINK OINKNEZ
IBILIKO DA

GURE IKASTOLARA
IRITSI NAHI DUELAKO
GURE IKASTOLARA
IRITSI NAHI DUELAKO

OINK OINK OINKNEZ
OINK OINK OINKNEZ
IBILIKO DA
OINK OINK OINKNEZ
OINK OINK OINKNEZ
IBILIKO DA

Ahotsa: Gorka Armendariz (Leihotikan)
Kitarra: Jabier Etxeberria (Skalariak, Los Hurakanes)
Kitarra: Israel Santxez (Los Hurakanes)
Baxua: Luisillo Kalandraka (Skalariak, Los Hurakanes)
Esku-soinua: Edor Zubeldia
Bateria: Koldo Lasa (Los Hurakanes)
Koruak: Olatz Aldasoro, Titi (Leihotikan), “Ikastolako neska mutilak”
Ekoizlea: Marino Goñi

Comments { 1 }

KILOMETROAK GAINEAN


Kilometroak urtero egiten den jai handi bat izanen da. Aurten Leintz bailaran izango du kokaleku, urriaren 2an. Denok dakigun bezala, festa hauek euskara eta ikastolak bultzatzeko zirkuitu edo ibilbideak dira. Oraingoan Arizmendi ikastolak hartu du bere gain ekitaldi hau antolatzeko betebeharra. Zenbait ekintza antolatuko dira, besteak beste, tailerrak, dantza taldeak, kontzertuak, umeentzako jolasak… Egitaraua ikusteko sar zaitez Kilometroak o5 orrira.

Dakizuen bezala, gure euskaljakintzako beste artikulu batean aurki dezakezue aurtengo Kilometroak 05 abestia iganderako entseatzen joan zaitezten (guk horixe egin dugu lehenengo orduan…)

Ez ezazu galdu egun zoragarri bat pasatzeko aukera, nahiz eta eguraldiak ez lagundu, primerakoa izango da eta! ANIMA ZAITEZ!!

Comments { 0 }
-->