Jadanik jakina da uztailean lege berria martxan jarriko dela, puntuen bidezko gidabaimena. Lege hau, aspaldidanik martxan dago europar estatu batzuetan: Frantzian, Alemanian, Britainia Handian eta Italian, hain zuzen ere.
Lege hau aurrera ateratzean, bost urtetan, %40 jaitsiko direla istripuak uste du gobernuak, horrela gertatu baita beste europar estatutan eta horrekin batera urtero izaten diren ehunka hildakoak gutxitu. Estatu mailan 5400 hildako izaten dira urtero, beste edozein estatutan baino gehiago.
Gidabaimen berri honek ez du aurreko legea aldatuko. Lehen jarrita zegoen araudia mantendu egingo da eta orain puntuak ere kendu egingo dira.
Hasiera batean, gidariak hamabi puntu izango ditu eta hiru urte baino gutxiagokoak, aldiz ,zortzi besterik ez. Aurretik puntu guztiak galdu dituenak ere zortzi puntu izango ditu. Puntuak sei, lau, hiru, edo binaka galdu daitezke eta isuna 600 €ra irits daiteke oso larria bada. Puntu horiek berreskuratzeko, guztiak galdu ondoren, hamabi orduko ikastaro bat egin behar da eta bertan lau puntu ematen dituzte. Halaber, puntu guztiak berreskuratzen dira hiru urtetan arau guztiak betetzen badituzu eta sei urte ondoren hiru gehiago lor ditzakezu eta hamabost puntu izan.
Sei puntu galdu: (zigorrik handiena)
. Positibo ematen baduzu kontrol batean eta 0,75 mg/lko muga gainditzen baduzu.
. Drogatuta gidatzeagatik
. Alkoholemia kontrola egin nahi ez izateagatik
. Ondorengo abiaduren gainetik gidatzeagatik: 181km/h autopistan, 136km/h errepidean eta 81km/h hiri barruan.
Lau puntu galdu:
. Alkoholemia tasa 0,25 tik 0,75 mg/l -ra bada
. Gelditu edo pasatzen utzi seinaleak errespetatzen ez badira
. Zebrabideak ez errespetatzeagatik
Hiru puntu galdu:
. Telefono mugikorrarekin hitz egiteagatik,
. Argiak ez pizteagatik,
. Geratze arriskutsuak egiteagatik.
Bi puntu galdu:
. Segurtasun-uhalik gabe gidatzeagatik,
. Aurreratze arriskutsu bat egiteagatik,
. Umeen segurtasun bereziak ez erabiltzeagatik.
Puntu galerei buruz gehiago jakin nahi baduzu, klikatu hemen.
Halaber, DGTaren web orrian gauza ugari topatuko duzu gai honen inguruan.
Iruzkin berriak