About lmerino

Author Archive | lmerino

Badator!!

how the flu worksAzken egun hauetan asko hitz egin da gripeari buruz telebistan nahiz aldizkarietan eta horregatik bururatu zait gai honi buruz azalpen bat ematea. Dakizuen bezala, urte guztietako kontu bera da; dena den, adituek diotenez, aurtengoa indar gehiagorekin dator.

Hasteko, esan beharra dago gripea gaixotasun infekzioso bat dela eta gizaki edo hegaztiengan duela eragina. Harrigarria egiten bazaigu ere, duela 2.400 urte Hipokratesek jada gripearen sintomak deskribatuak  zituen.

Sintomei dagokielarik, gure gorputzak birusarekin lehenengo harremana izan eta gero, 18-72 ordu behar dira hauek agertzeko, bitarte horretan gaixotasuna inkubatzen baitago. Gripeak sukarra, eztarriko mina, ahultasuna eta buruko mina, besteak beste, ekartzen dizkigu. Kontuan izan behar da, halaber,  kasu larrienetan pneumonia bihur daitekeela. Gizaki batek gripea izanez gero, oso normala da beste batzuei kutsatzea, hau da, gaixotasun kutsakorra da, eztularen bidez, hitz egiteko garaian, edota odolaren bitartez transmititzen dena. Kutsatuta bazaude, astebete gaixo egotea da ohikoena; halere, guztiz sendatzeko, hamabost egun behar izaten dira.

txertoaHau guztia saihesteko, urtero-urtero gripea murrizteko txerto kanpainak egiten dira. Baina ez pentsa txertoa lortzea hain erraza denik; aitzitik, sei hilabete behar dira horrelako injekzioen formula bilatzeko, birusa aldatzen joaten denez, urtero txertoa ezberdina baita.

Horregatik, gaixotasunaren aurrean ahulenak direnek, hala nola, adineko pertsona, haur, diabetiko eta arnas arazoak dituztenek, txertoa jartzeko lehentasuna dute. Arrisku bizian dagoen beste multzo bat ere bereizi behar da, medikuena, jende askorekin kontaktuan daudelako momentu oro.

Aipatutako txertoa jarri eta bi asteetara izaten du normalean eragina. Gerta liteke, dena den, eraginik ez izatea; izan ere, bere eraginkortasuna %80 baino ez baita. %20 horretako zoritxarreko bat bazara ere, lasai egon zaitezke, horrek ez baitu esan nahi txertoa jartzeak ezertarako balio izan ez dizunik. Kasu hauetan, birusak gure gorputzean ahulago eragiten du.

Zer egin behar da gripea ez hartzeko?

  • Eskuak ondo garbitu.
  • Ez erabili besteen edalontziak, mahai-tresnak…
  • Eztula egiterako garaian, eskua ipini.

Zer egin behar da gripea izan eta gero osasuna berreskuratzeko?

Bukatzeko, esan beharra daukat, asko larritzen gaituen gaixotasuna ez bada ere, kontuan hartzeko modukoa iruditzen zaidala; izan ere, zoritxarrez, egun pare batean ohean geratzea behartzen baikaitu. Beraz, oso emana bazara, hobe duzu txertoa ipini eta gaixotasunaz lehenbailehen ahaztu.

Informazio gehiagorako, egin klik hemen.

Comments { 10 }
-->