Orain dela 4 urte Gary Mckinnon munduan zegoen hacker arriskutsuena kontsideratua izan zen. Estatu Batuetako FBI poliziak 70 urtez espetxeratu nahi du, estatua erasotu izana leporatzen diote. “The daily Telegraph� aldizkari estatubatuarran orain dela gutxi aipatu dute irailaren 11ko hackerra izan zela, beste gauza askoren artean.
Gary Mckinnon gaur egun Londonen dago baina AEBko justiziak hara estraditatu nahi du justiziarekin duen zorra ordain dezan.. Gary bizitza osorako zigor baten aurrean aurkitu da AEBko indar armatuen, Pentagonoko eta NASAko sarean nabigatzeagatik. Gauero konektatzen omen zen 2001 eta 2002. urteetan estatuen segurtasunerako oso garrantzitsua zen informazioa lortu nahian.
Hasieran, Oxfordeko unibertsitateko sarean sartzen hasi zen. Beranduago, nortzuk erabiltzen zuten Windows (hackerrek erabiltzen dituzten programen laguntzaz, Windows plataforman errazago lor baitaiteke informazioa) ikertzean, NASAk eta Pentagonoak Windows erabiltzen zutela ohartu zen. Honela zama handiko ofizial batzuen helbidea lortu eta pasahitza hitza erabiliz sartzen zen batekin topo egin zuen, beste bakarren batek pasahitza zehaztu gabe zuen…Sinesgaitza egin zitzaion hori guztia! Planetako potentzia handiena defendatzen duten pertsonek neurri gehiago ez hartzea euren dokumentuetarako sarbidea babesteko harrigarria egin zitzaion!
Baina hacker honek hain zuen gustuko ordenagailuaren mundua non lana utzi eta ia ez baitzuen jaten. Berak ordenagailu aurrean orduak pasatzen zituen bitartean, ikertzaileak bere arrastoaren atzetik ari ziren eta, azkenean, Garyk eduki zuen hutsegite baten ondorioz, ikertzaile amerikarrek agentziarekin kontaktuan jarri eta hauek Garyren helbidea lortu zuten. Hurrengo egunean hacker aditua epaitu egin zuten. Epaiketaren ondoren, epaileak ordenagailuetatik urrun egon beharko zuela esan eta aske utzi zuen, hacker karrera guztia zapuztuz. Hala eta guztiz ere, beranduago espetxeratua izan zen eta AEB estradizioa eskatzen hasi zen.
Hemen hasten da Mckinnonen amesgaiztoa; izan ere bere herrialdean hiruzpalau urte espetxean bete beharko dituen bitartean informatikako delitua dela eta, AEBn 70 urteko zigorrari aurre egin beharko dio, hau da, bere bizitza osoa pasatu beharko du kartzelan, nazioa arriskuan jartzeagatik eta 550.000 euroko kaltea sortzeagatik, estatubatuarrek esaten dutenez.
Bukatzeko, Gary Mckinnoni elkarrizketa egin zion kazetariak ea Pentagonoko sarean sartzeko informatika-jenio bat izan behar zen galdetu zion eta honen erantzuna hauxe izan zen: “ 5 minutu besterik ez ditut behar esplikatzeko, paperezko mahai-zapi batean ere esplika dezaket�. Harrigarria! Nolatan izan dezake hain boteretsua den Estatu batuak horren segurtasun ahula?
Informazio gehiago nahi izanez gero, klikatu hemen eta hemen.
Iruzkin berriak