Teknologia berria aspaldi iritsi zen modaren mundura, baina zein eragin du gure janzteko moduan?
Pariseko modaren astean, Hussein Chalayan izeneko diseinatzailearen eskutik, arropa animatroniko izeneko moda berritzailea ikusteko aukera izan genuen. Husseinek 2007ko udarako bilduma harrigarri honekin ikusleak probatu nahi izan zituen.
Jantzi bitxi hauek soinekoak eta osagarriak itxuraldatu eta modeloen gorputzetara egokitzen dira. Soinean daramagun guztiaren itxura segundo batean aldatzeko gaitasuna dute. Baina ez hori bakarrik, sakagailu bat zapalduz gero, soinekoak kapelan gordetzen dira, gorputzak biluzik utzirik!
Benetan ikusgarria diseinatzaile honek asmatutako moda hau. Agian, gure etorkizuneko arropa bilaka daiteke. Batek daki! Ausartuko al zinateke?
Hementxe klik eginez gero, aurkeztu zuen desfilearen zati bat ikusteko aurkera izango duzu.
Iruzkin berriak