About narmendariz

Author Archive | narmendariz

MODA ANIMATRONIKOA

moda animatronikoaTeknologia berria aspaldi iritsi zen modaren mundura, baina zein eragin du gure janzteko moduan?

Pariseko modaren astean, Hussein Chalayan izeneko diseinatzailearen eskutik, arropa animatroniko izeneko moda berritzailea ikusteko aukera izan genuen. Husseinek 2007ko udarako bilduma harrigarri honekin ikusleak probatu nahi izan zituen.

Jantzi bitxi hauek soinekoak eta osagarriak itxuraldatu eta modeloen gorputzetara egokitzen dira. Soinean daramagun guztiaren itxura segundo batean aldatzeko gaitasuna dute. Baina ez hori bakarrik, sakagailu bat zapalduz gero, soinekoak kapelan gordetzen dira, gorputzak biluzik utzirik!

Benetan ikusgarria diseinatzaile honek asmatutako moda hau. Agian, gure etorkizuneko arropa bilaka daiteke. Batek daki! Ausartuko al zinateke?

Hementxe klik eginez gero, aurkeztu zuen desfilearen zati bat ikusteko aurkera izango duzu.

Comments { 3 }

LAURA PAUSINI

Laura PausiniLaura Pausini, gaztea zelarik hasi zen abesten. Arrakasta izugarria lortu zuen 1993an kaleratu zuen bere lehen diskoarekin eta, egun, Italiako abeslaririk garrantzitsuenetariko bat dugu. Zortzi disko kaleratu ditu dagoeneko, eta beraiei esker arrakasta izugarria lortu du mundu osoan zehar. Sari mordo bat irabazi ditu, esaterako, platinozko 160 disko eta beste hainbeste urrezko eta 20 milioi disko saltzera ere iritsi da.

Azaroaren 14an aurkeztu zigun bere azken lana,Yo canto. Italiar abeslari ospetsuei omenaldi bat egin nahi die lan honen bitartez, hainbat abesti ezagunen bilduma eginez. Hamahiru abestiz osatua dago eta aipatutako Yo canto abestia izan da aukeratua hamahiru horietatik lehenengo entzun dezagun. Berarekin, bada, uzten zaituztet. Espero dut zuen gustuko izatea.


Comments { 2 }
-->