About nayerza

Author Archive | nayerza

Jostagarria, liluragarria…

faoZenbaitentzat gurari izango dira jostailu hauek; beste batzuentzat, bitxiak eta askorentzat, ametsa!!! Zenbat umek izan nahiko lukete gasolinaz dabilen benetako Mercedes-Benz bat esku artean ? BAI, BAI! Hauetako haurren baten guraso edo senitarteko eskuzabala bazara, New York edo beste estatubatuar hiriren batera bidaia besterik ez duzu egin behar!

New Yorkeko turisten bisita-gune bilakatu da dagoeneko, eta ume nahiz helduek amestu dezaketen jostailu denda izugarria da! Fao Schwarz du izena eta Frederick August Otto Schwarz-ek sortu zuen 1870ean. Geroztik zenbait gorabehera ekonomiko jasan arren, bizirik dihardu jostailuak baino dezente gehiago diren gauzak saltzen 5. hiribidean. Denda izugarri garestia ez bada ere, badaude gutxi batzuen eskura baino ez dauden pelutxeak, ilaunezko hartz izugarriak, hamaika panpina modelo ezberdin… Haur bakoitzaren estilo, ideia eta burutapenak eskainiko lizkigukeen aukera guztiak agortu ondoren aurkituko genukeen jostagarririk bitxiena ere bertan egongo da!

Hain famatua izatera eraman duen gertakarietako bat Tom Hanks-ek lan egin zuen Big filmean agertu izana da. Hau 1988an izan zen eta, harrezkero, bigarren solairuan dagoen 6,7 metroko pianoa dendako bisitarien derrigorrezko bilgune bihurtu da.

Askok, piano hori bera ukitu eta jo ahal izatea, film barnean sentitzearen antzekoa dela diote! Gainera, bisitarien atseginerako, erloju batek abestiak jotzen ditu, “ Ongi etorri gure jostailu mundura!� esanez… Hauek dendako zenbait sorpresa besterik ez dira… Beste adibide bat aipatzearren, sarreran Disneyren film ezagunenetako pertsonaiek zurekin hitz egin eta argazkiren bat etxera eramateko aukera luzatuko dizute. Dudarik gabe, kontsumitzaileak erakarri eta eguna ahalik eta errentagarriena izateko trikimailu ugari! Trikimailuak trikimailu, gustuko ditugun haurtzaroko jostailu eta burutapenez gozatzeko abagune aproposa da! Hau guztia uri horretako hiribide nagusian bildutako sentsazio goxoaz estalia…

Comments { 0 }

Gabonetako oporrak etxeko txikienentzat!

Zaila suertatzen da batzuetan 15 eguneko oporraldi hauetan txikiak non jostatu bururatzea. Katramila honetan laguntzeko, Disney eta Guggenheimek proiektu bat adostu dute museo honetan aurrera eramateko. Bertan antolatuko diren erakusketa anitzen artean, familiako guztiek gozatzeko, Disney Channelen azken arrakasta izan den High School Musical filmaren emanaldi batzuk atonduko dira!

High school musicalFilme honetan, Troy eta Gabriellen bizitza erabat aldatuko da. Hauek ikasten duten institutuan, ikasleei musikal batera aurkezteko aukera luzatzen zaie eta lan gogorra egingo dute hainbat ikaslek emanaldirako hautatuak izan daitezen.

Haien ametsa gauzatzeko aukeraz gain, ikaskideen arteko onarpena, lantaldean aritzeko ohiturak eta norberak bere burua den bezala onartzea bezalako baloreak ere lantzen dira. Jakina, hauek guztiak gaztetxoak dibertitzeko ikuspuntuaz sortuak.

Film hau emititu den herrialdeetan zirrara handia sortu da adin txikikoen artean. Izan ere, gertakizun baikorrak eta abesti itsaskorrak gazteen gustukuak izaten baitira! Gainera, emanaldi hauek musu-truk eskainiko dira, betiere txikiak heldu batekin joaten badira.

Dudarik gabe, helduen gustuko ere izango den pelikula da! Hau guztia kontuan izanik, garaiko hotza alde batera utzi eta arratsalde polit bat igarotzeko aukera aparta eskaintzen du Bilboko museo ezagunak!

Jarraian, informazio gehiago joateko asmotan dabilenentzat:

Filma 8-14 bitartekoentzat gomendatua dago. Abenduaren 26, 27 eta 28an proiektatuko da 17:30ean eta txartelak jada eskuragarri daude (abenduaren 23tik aurrera) museoko sarrera-leihatilan. Kontuan izan tokiak mugatuak direla, eta Lagun txartela baduzu, bakoitzeko 4 sarrera baino ez direla emango. Emisioa Guggenheim Bilbao Museoko entzungelan izango da, Buenavista Home Entertainment delakoari esker.

Hementxe uzten dizuet, bada, oporraldiak ederki pasatzeko alternatiba bat. Ondo ibili!

Comments { 0 }

Euskaljakintza…urteko moda ekitaldi loriatsuenak zipriztindua!

victoria's secretUrtea aurrera doala eta, gabonak bertan ditugula, Victoria’s Secret lentzeria markak, urtero ohikoa duen bezala, munduko pantaila guztiak apaindu ditu bere desfile ikusgarriez. Aurtengo edizioan, Hollywood konkistatuz, Los Angeleseko Kodak antzokian aurkeztu dituzte denboraldi berriko konjuntoak.

Marka hau Atlantikoaren beste aldetik datorren enpresa indartsua da, 900 denda ditu estatu osoan banatuak eta bere egoitza nagusia Columbusen (Ohio) du. Ezaguna da, beste arrazoi batzuen artean, bere irudi diren modeloak, munduko neskarik desiratuenak izateagatik, Victoria’s angels izenez deituak Amerikan! Gisele Bundchen, Karolina Kurkova, Tyra Banks…dira aurtengo desfilean parte hartu duten modelo ospetsuenetako batzuk.

Ohitura den bezala, aurten ere aho bete hortz uzi gaituzte aurkeztutako jantzi liluragarriekin; dena den, aurtengo ekitaldia berezia izan da. Izan ere, modelo hauetako batzuek beraien karreraren amaiera iragarri baitute. Tyra Banksek, esaterako, ibiltoki gainean pasa dituen urte mordoari agur esan zion aurreko asteazkeneko desfilean. Baina batzuk joan eta beste batzuk etorri, Roy Raymondek fundatutako enpresari aukera hau probetxuzko gertatu zaio bere modelo berriak aurkezteko.

2006ko desfilean azpimarratzeko momentua, dudarik gabe, Karolina Kurkovak diamantez eginiko bularretako bat soinean zuela azaldu zenekoa izan zen. Apustu egingo nuke bat baino gehiago asteazkenean Kodak antzokian bildu zen ikuslegoaren azalean gustura egongo zela!

Etxetik ikusteko beste aukerarik ez dugunok, ordea, badugu zer ikusia!

Ea gustuko duzuen!

Comments { 2 }
-->