Abenduaren bukaera da jada. Gabon giroa gero eta handiagoa egiten ari da gure inguruan: azken eguna oporrak hartzeko (ikasleoi bi asteko lana), kaleetan gabon-argiak piztuta…
Baina hau guztiaz jabetzean, Eguberrien benetako esanahia zein den galdetu diot nire barneari. Zer da, bada, sutsuki itxaroten dugun bi asteko tarte hau? Askorentzat erlijio kontua izango da eta beste batzuentzat, aldiz, opariak jaso eta ondo pasatzeko abagunea besterik ez.
Nire aburuz, erlijio kontuak alde batera utziz, Gabonetako ezaugarri nagusienetakoa kontsumismoa da. Gure gizarteak horrela irakatsi digulako eta guk urtero-urtero horrela egin dugulako.Honek lehengo egunean irakasle batek aditzera eman ziguna egiaztatzen du, Olentzero Euskal Herriko historian jatorriz pertsonaia “gaiztoa” zela, haurrak bere zakuan eramaten zituela… Baina, ondoren, Estatu Batuetako Papa Noel ordezkatzeko erabili omen zen, haurrei opariak ekartzeko, alegia.
Bestetik, nor ez da hasi opariak erosten? Hari beretik jarraituz, zer diozue egun hauetan jaten den demasiaz? Hau idaztean, Hirugarren Munduko haurrak etortzen zaizkit burura. Nola igaroko dute hauek Urtezahar-gaua?Asko gosez hilko dira, guk pastelak zakarrera botatzen ditugun bitartean.
Dena dela, jakina da hitz hauekin zuen Eguberrietako ikuspegia ez zela aldatuko baina zertxobait pentsarazi badizuet, gaitz erdi! Ez nuke amaitu nahi, bada, hagitz eskertzekoa den hainbat erakunderen aipamena egin gabe, egun hauetan lanean gogor ari diren erakundeen lana eta baita umeak apadrinatzeko aukera ematen dutenena ere. Ondo pasa eta badakizue…

Aurten ere, udazkenero bezala, gure inguruetako mendietara jotzen ari gara perretxiko bila. Tenperatura epel eta euri bolada ostean sortzen dira eta bi atalez osaturik daude: oina eta txapela. Perretxikoak bi multzo handitan banatzen dira, jangarriak eta pozoitsuak.
Hala eta guztiz ere, saskia beterik dakartenei non bildu dituzten galdetzeko orduan, irribarre bat besterik ez da jasotzen erantzuntzat. Zergatik, bada, toki isilean gordetzeko ohitura hau? Toki jakin batzuetan baino ez direnez hazten, gure altxorrik preziatuena balira bezala zaintzen ditugulako. Hala ere, zenbaitetan lekualdatu egiten dira. 




Iruzkin berriak